
http://www.youtube.com/watch?v=0UFFgBMuXDA Guaka taldeak kontzertua emango dute larunbat honetan, hilak 17, Txerrimuñon. Rock maputxea egiten du Bordeleko talde horrek. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 5 euro balio du.


Arabako lautadari bira ari dira egiten, eta iganerako antolatu dutena, hamalaugarren etapa da.

Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da Pausoka; egutegiak salduz dirua bildu eta sentsibilizazioa bultzatu nahi dute.

Hilaren 23an elkartuko dira mahai baten bueltan bertako eta bertara etorritako familiak, 14:00etatik aurrera. Adiskidetasun loturak indartu nahi ditu SOS Arrazakeriak iniziatiba horren bitartez.

Eneritz Arbelaitz, Onintza Mitxelena, Aitzol Lasa eta Oialeku Alfaro korrikalariek euren testigantza emango dute FMko 107an.

Datorren urtetik 2017ra bitarteko erronkak, helburuak eta lehentasunak ezarri nahi ditu udalak. Otsailera bitartean prozesu parte hartzailea jarri dute abian.

Hilaren 29an piztuko dute, eta abenduaren 20an Olentzeroren Laguntzaileek egur ikatza aterako dute. Bisita gidatuak egin daitezke.

Donostiako PSE-EEk, EAJk eta PPk gaiaren gaineko mozioak aurkeztuko dituzte; Juan Karlos Izagirrek Pasaiako mugekin arazorik dagoenik ukatu du.

Imanol Elizasuren gidaritzapean, eta Eresbilen laguntzarekin, etzi grabatuko dute abestia.