Albisteak

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Ibai Esteibarlanda eta 26/11 sumarioko beste 39 auzipetuak

Epaiaren arabera, bereizi egin behar dira "erakunde terroristarekiko bat egite ideologikoa edo bere helburu politikoekiko ekarpena" eta "gizartean izua zabaltzeko ekintzak". Horrela saihesten da "indarkeriarekin zer ikusirik ez duten jarrerak delitu terroristatzat jotzea". Boto partikularra eman du Nicolas Poveda epaileak.

irungo hitza

Argiaren faktura berria azaldu dute

Hondarribiko Udalak, Bidasoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Emeki emakume taldeak, Kontsumobideko formazio eta informazio gunearekin elkarlanean, jardunaldi informatiboa antolatu dute hilaren 12rako, ostegunerako, Zuloaga Etxeko beheko solairuan, 18:00etan.

hondarribiko hitza

Adierazleak ezkorrak izan arren, ilusioa eta aldaketarako nahia dagoela antzeman du Oarsoaldeak

Garapen agentziak iazko balantzea aurkeztu du gaur San Markoko gotorlekuan. Bertan, agentziako arduradunez gain, eskualdeko alkateak zein iaz enpresa abian jarri duten hainbat lagun izan dira.

Irun RT Baigorrin

Azokarekin, argazki lehiaketa

Erdi Aroko Azokari lotuta eta hori ere ohitura zaharra bilakatuz, azokako argazki lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak. Sari potoloak egongo dira lehen hiru sarituentzat, 500, 400 eta 300 eurokoak.

hondarribiko hitza

Euskal gatazka lantzen duen 'Asier ETA biok' dokumentala emango dute ostiral honetan Itsas Etxean

Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Sarrerak 4 euroko prezioa du.

hondarribiko hitza
Gehiago