
Larunbatean egingo dute Hondarribiko Rallysprintaren VIII. Ekitaldia, Sardara Automobilismo Elkarteak antolatuta. Ikusleei Guadalupera igotzeko eskatu diete, inguru hartan daudelako proba ikusteko leku onenak. Komisarioen aginduak betetzeko, auzotarrak errespetatzeko eta mendia aurkitzen duten bezala uzteko esktu diete.



Jaizkibel Amaharri liburu mapa aurkeztuko dute gaur, asteazkena, Hondarribiko Olagarro elkartean, 19:30ean.

Trintxerpeko Ur-gaiñ elkarteak egoitza berriaren inaugurazioa ospatuko du larunbatean, bazkari batekin. Ostiralean, baina, ateak zabalduko dizkiete bazkideen senide eta lagunei, 18:00etatik 21:00etara, elkarte berria ezagutu dezaten.

Ikas Jolasen parte hartzen duten haurrek Zu al zara indartsuena? obra antzeztuko dute gaur, asteartez, Mendeluko Eguzki Kultur Zentroan, 18:30ean.

Hondarribiko Herri Olinpiaden hurrengo ekitaldia antolatzen hasteko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bi astean behin elkartuko dira.