
Astelehenean izango da elkarretaratzea Herriko Plazan, 19:00etan.

Programazio zabala eta askotarikoa urritik abendura Niessen kulturgunean eta Lekuona Fabrikan.

Lehen fasea Bizkaia plazaren inguruan, Juan XXIII kalean eta Donibane kalearen hasieran gauzatuko da, eta zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.

'Itsasoaren Oroimena. Pasaiako objektuak, kontakizunak eta itsas bizitza' erakusketa parte hartzailea zabaldu dute San Pedroko lonjan.

Garagardo azoka, mendi martxa, tokiko produktuen azoka, bertso bazkari autogestionatua eta beste hainbat ekintzako egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera.

Errenteriako Udalak eta Ametsak Sortzen Cohousing elkarteak prozesu berritzailea jarriko dute martxan: Etxebizitza kooperatiboa.

Gobernu taldeak soldatak izoztu dizkielako kexu dira udal langileak. Hiru elkarretaratze egingo dituzte urrian eta azaroan.

Alkateak "larritzat" jo ditu Azahara Dominguezek egindako "adierazpen faltsuak" eta dokumentazio ofiziala aurkeztu du esandakoak gezurtatzeko.

Oarsomusikak antolatuta, hilaren 10ean Euskal Herrian egiten den hardkorearen oparoena entzuteko aukera izango da Niessen kulturgunean.

Gutxieneko tarifak ezarriko ditu turismo ostatuen kategoria ezberdinetarako turismo erabilerako etxebizitzetan izan ezik; azken horien kasuan tarifa maximoa aplikatuko da.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Lehen proiekzioa bihar (larunbata) izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. 'Tafiti eta bere lagunak' da lehen proposamena.

Hilaren 10ean eta 11n Stickfighting topaketa egingo da Ibaiondo frontoian. Erakustaldiak eta tailerrak egingo dituzte.

Antxoko Mutxikoen elkarteak eta Alarkide taldeak mutxikoak egingo dituzte bihar (larunbata) 12:00etan, Gure Zumardian.

Hondakinak gaika bildu eta birziklatzea da helburu nagusiena, "errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko". Horretan lan egiten duten aparteko erakunde publiko bat jardungo da hondakinen biltzean.

Arraguako bi logelako etxebizitza bat zozketatzen da. Urriaren 9ra arte dago epea alegazioak aurkezteko eta urriaren 20an argitaratuko da behin betikoen zerrenda.

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Hitzordu gehienak Karla Lekuonan izango dira.

Okupazioa faxistaren 90. urteurrenarekin lotutako jarduera gisa, Errenteriako Udalak hitzaldi bat antolatu du.

Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, hilaren 12an herri eskolak egingo dituzte Pasaia-Lezo Lizeoan, 10:00etatik aurrera.

Alderdi jeltzaleak esan du autobus lineetan egindako hobekuntzak defendatuko dituela, baina aurka azalduko dela zerbitzuak okerrera egiten badu.