Albisteak

Denboralea Hondarribian

Aitor Kerejeta: “Ados jarri gaitezen luzerako konponbide batean”

Bihar, ostegunean, aurreko asteburuko denboraleak gogorren astindutako Gipuzkoako bederatzi udalerrietako alkateak bilduko dira aldundiko arduradunekin. Kalteak zenbaterainokoak izan diren aztertu eta neurriak hartzeko egingo dute bilera. Aitor Kerejeta alkatea bertan izango da

asier perez-karkamo

Ados Teatroren azken lanaren sormen prozesua ezagutzeko aukera

Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlana aurkeztuko hilaren 23an (igandean) Ados Teatrok, Errenteria Hiria Kulturgunean. Estreinaldiaren aurretik, ordea, herritarrek aukera izango dute lan horren sormen prozesuaren nondik norakoak ezagutzeko. Bi saio izango dira: bihar eta hurrengo astean.

'Gazta zati bat' dokumentala, bihar

Bihar emango dute Jon Maiaren dokumentala, 18:30ean, Niessen aretoan. Asteburuan izango dira ekimen potoloenak. http://www.youtube.com/watch?v=i4Sq8eO0ONc

Gehiago