Albisteak

Lidia Yarza eta Garikoitz Sagarzazu Euskadiko Judo txapeldunak

Ama Guadalupekoa judo taldeko Lidia Yarza eta Garikoitz Sagarzazu podioko goiko koskara igo ziren atzo Hernaniko udal kiroldegian egin zen senior mailako Euskadiko Judo Txapelketan. Txapelketan parte hartu zuen taldeko hirugarren ordezkariak, Amaia Curielek, brontzea lortu zuen.

hondarribiko hitza

Gure Esku: "Zorionak, Amets!"

errenteriako hitza

Elkarretaratze batekin bukatu da Irunen egin duten Libre! Eguna

Elkarretaratze batek amaiera eman Haziaren eta Ibai Esteberlanda gaztearen kontra egiten ari diren epaiketak "politikoak" direla salatzeko Irunen bi egunez egin duten ekintza multzoa. Besteak beste, kanpaldia, hitzaldiak, poteo informatiboa, aerobika, herri bazkaria... eta beste hamaika ekintza egin dituzte atzo eta gaur artean.

asier perez-karkamo
Niessen

Mertxe Urteaga: "Argumentu guztiak ditugu beste kanpaina bat egiteko"

Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arrastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.

oarso bidasoko hitza
Gehiago