
Zozketan saritutako zenbakiak publiko egin ditu elkarteak, eta saridunek hilaren 19an (ostirala) eta 22an (astelehena) jaso ahalko dituzte sariak10:00etatik 16:00etara Mindararen egoitzan.

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdiak banatu ditu sariak, eta ekitaldi horrekin bukatu du bosgarren ekitaldia.

Hiru belaunalditako txistulariak ariko dira Madalena ermitan ostiralean, hilak 19, 19:30ean hasita

Euskarazko kategorian izan zen garaile Lopez, eta gaztelaniazkoan Ivar. Denera, 642 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara.

Neguko Solstizioa-San Tomas Batzordeak hilaren 21eko festa eguna aurkeztu du. Herrigintzaren eta auzolanaren emaitzaren festa izango da.

'Mikel Zabalza gogoan, 40 urte' herri iniziatiba ibiltaria Errenteria-Oreretan da gaur. Galtzarabordan omenaldia izan da, eta ondoren Zumardian herri harrera.

Ez dute lan erraza tokiko saltokiek bizirautea online erosketen eta merkataritza eremuen mehatxupean. Horren aurrean, berrasmatze etengabean ari da Errenkoalde.

Hilaren 16an izango da protesta, asteartearekin, Niessen merkatalgunearen aurrealdean, 19:30ean.

Eguberriko kontzertua eskainiko dute igandean, bi taldeek, 12:00etan hasita.

20.000 biztanletik gorako udalerri edo eskualdeen kategorian jaso du egitasmo onenaren saria 50/50 proiektuagatik.

Erabakiaren oinarrian, arrazoi politikoak jarri ditu, eta EPPKrekin jada identifikatuta ez sentitzea.

Elkartasun Azoka antolatu du Mindara elkarteak Koldo Mitxelenako jolastokian. Arratsaldean ere izango da zabalik.

Beste urtebetez, Oarsoaldeko Garapen Agentziak 0 eta 16 urte arteko haur eta umeentzako euskarazko produktuak zerrendatu ditu.

Ereintza Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte ekitaldiaren bidez.

Eguberriak herrietako saltokietarako egun bereziak dira. HITZAk, Oarsoaldeko lau merkatarien elkarteekin elkarlanean, haiek egindakoen eta egingo dituztenen berri jaso du.

Fatimako elizan izango da emanaldia, 18:30ean hasita.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Beti Prest Dantza Taldeak muxikoen hileko bigarren igandeko jardueraren barruan zita jarri du iganderako, hilak 14.

Gaur (osteguna) arratsaldean Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan banatuko ditu. Bihar goizean, Lezon eta Pasaian.

Kanpainaren xedea da, jostailu berriak biltzea —ez erabiliak— zaurgarrien diren familien artean banatzeko, gero.