
El Watan elkarteak bat egin du VII. Euskal Karabanaren ekimenarekin; etzi hasiko dira bilketarekin

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Iparragirre bertso paper lehiaketan errenteriar batek irabazi du sarietako bat: Aitor Albisturrek. Hain zuzen, 16 urtetik gorako atalean izan da saritua, eta 600 euro irabazi ditu epaimahaiaren arabera, lani...

Herritar talde batek antolatutako egoera politikoari buruzko hitzaldi zikloan Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia ariko da bihar bere ikuspuntua ematen. Ohi bezala, arratsaldeko zazpietan hasiko da hitzaldia, Kaputxinoen elizako beheko sola...

Igande honetan hasiko dira Trintxerpeko Itsastarrak mendi taldeko kideek hain gustuko duten ekintzarekin, mendizaletasunarekin. Herrerako Mendizaleak taldeko kideekin batera aurtengo egitaraua prestatu dute, eta lehenengo irteera igandean izango da, hi...

Herrian atxilotu zuten gizon batentzat, urtebete eta hamaika hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, gida baimena ez izateagatik eta ertzainei faltsua zen bat erakusteagatik. 2010eko abuztuaren 31n atxilotu zuen gizona Ertzaintzak.

Ramon Vizcaino enpresatik jakinarazi dutenez, 100 langile kaleratu beharko dituzte Oiartzunen duten egoitzatik. Egun, 400 langile ari dira bertan lanean. Bestalde, lanean jarraituko dutenek soldata jaistea onartu dute. AIAC enpresak erreskatatu arren, ...

Anusara Yoga tailerra antolatu du Surya Yoga eskolak astebururako, Susana Garcia Blanco irakaslearekin. Larunbatean eta igandean izango dira eskolak, 10:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 18:00etara, Astigarragako Bidean, bigarren solairuko ezkerrald...

Fanderiako Haurren Krosak marka guztiak gainditu ditu aurten parte-hartzaileei dagokienez: 200 inguru haurrek parte hartu zuten. Fanderiako auzo elkarteak antolatu du bosgarrenez lasterketa. Bost mailetan aritu ziren korrikan. Hala, Aurrebenjaminen Mai...

Txost Oiartzungo Pilota Taldeko haurrek, barne txapelketa jokatu dute Gabonetan, joko garbian. Hala, Eguberrietan ez diote jokatzeari utzi eta ez dute forma galdu taldeko txikienek. Gainera, lehiaren nondik norakoak ezagutu eta horiez gozatzeko aukera ere izan dute. Bost bikote aritu dira elkarren aurka (batzuk argazkian ikus daitezke). Entrenatzeko beste modu bat izan da, eta txapelketetan nola jokatu ikasteko aukera ere izan dute. Horrez gain, guztiek oroigarri bana jaso dute.

Oiartzungo Udalak jakinarazi du urtarrilean zehar auzoetako bilerak egingo dituztela herritarrekin hiru gai zehatzen gainean hitz egiteko: 2011ko aurrekontuak, Lurraldeko Zatikako Plana (PTP), eta Ikerketa Batzordea. Lehenengo bilera gaur egingo dute, ...

Apirilaren 7an Trebiñutik abiatuko den eta hil horren 17an Donostiara iritsiko den Korrika antolatzeko laguntza behar du AEK-k eta horretarako, bi urtero ohi duen bezala, herri edo eskualde batzordeak antolatzen hasi dira. Bihar asteartean bilduko da aurrenekoz Hondarribikoa, Olagarro elkartean, 19:30ean.

Atzo izan zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko txapelketa (arraunketa olinpikoa deritzona), Bidasoa errekako uretan. Lasterketa nagusian, senior 8+ean (zortzi arraunlari eta lemazaina), Hondarribiak iazko lehen postua berretsi zuen

Donibaneko Aitonen eta Amunen Aterpeak karta txapelketa antolatu du etzirako. Txapelketa arratsaldeko zazpietan hasiko da Aterpeko egoitzan. Horrez gain, otsailaren 3an Abadiñora (Bizkaia) joateko bidaia antolatu dute. Interesdunek izena eman behar du...

Arratsaldeko lauretatik aurrera, Don Boscoko zelaian, Erregional Ohorezko Mailako herriko bi taldeek, Pasajesek eta Trintxerpek, derbia jokatuko dute. Trintxerpek titular bezala jokatuko du. Pasajes hirugarren postuan dago sailkapen orokorrean, 37 punt...

Egun osoan zehar herriko gazteek hainbat ekitalditara joateko aukera izango dute Ikasle Abertzaleek antolatutako Ikasle Egun Txikiaren baitan. Goizean olinpiadak izan dituzte, eta eguerdian manifestazioa egin dute herriko kaleetatik, Eraikiz, borrokatu...

Atzo arratsaldean herriko zenbait eragile politiko, sozial zein sindikalek euren atxikimendua adierazi zioten Bake bidean, aterabide demokratikoaren akordioari; alegia, Gernikako Akordioari: “Euskal Herriko gatazka politikoa behin betiko konpontz...

BIDEOA: erakusketa 1 BIDEOA: erakusketa 2

Irungo EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Behe Bidasorako proposatzen duen Lurraldearen Zatikako Planari (LZP) Olaberriako Plataformak, Iraun Irunek eta Irungo udalak aurkeztutako zuzenketekin bat egin du. Hala eman du jakitera komunikabideei bi...


Udal Gobernu Taldeak oso larritzat jo ditu OiartzunBaik azken egunetan prentsa bidez egindako adierazpenak. Udal Gobernu Taldearen ustez, «beste behin ere, gezurren eta azpijokoen bidez herritarrak nahastu nahi izan dituzte» adierazpen horiekin. Horregatik, Oiartzungo Udal Taldeak OBko kideen jarrera salatu du eta neurriak hartuko dituela iragarri: «Lotsagabe hutsak dira. Beraien miseriak ezkutatzeko herritarrak nahastu nahi izan dituzte. Aurpegia behar da gero beraietako batzuen gehiegikeriak eta lege-hausteak estaltzeko gezurra eta azpijokoa erabiltzeko. Hori guztia, baina, ez da bere horretan geratuko. Udal Gobernu Taldeak neurriak hartu asmo ditu». Batetik, OBk Oiartzungo Udalak «zulo handia» duela esan duela gogorarazi du Gobernu Taldeak, baina ahaztu egin zaiela hori Martin Beramendi alkate ohiaren errua dela: «Zulo hori Gipuzkoako Foru Aldundian euren kide Martin Beramendik zenbait urtez zuzendutako departamentuak eragin du, neurri handi batean. Izan ere, 2008an eta 2009an, Aldundiak berak aldez aurretik finkatutako eta udaleiordaindu zizkien aportazioak murriztu egin zituen». Udal Gobernuaren esanetan, murrizketa horiek gauzatzeko, udalek Diputazioari dirua itzuli behar izan diete eta itzulketa horiek «oso kaltegarriak izan dira udal kontuetarako». Esaterako, Oiartzungo Udalari aportazioaren %22 itzultzeko eskatu zion Aldundiak 2009an (2010eko otsailean jakinarazi zion). Ondorioz, hasieran esandakoa baino 1.365.546 euro gutxiago jaso zituen Udalak. Egoera honen aurrean, Diputazioak udalen kontuetan itzulketek eragingo luketen [...]