Igandean 'Pasaiako emakumeen borrokari omenaldia' ekitaldia jasoko du Trintxerpeko Gudarien plazak. Berdintasun Mahaiak sustatzen duen ekitaldiaren helburua da emakumeen ibilbideak ikusaraztea. Aurten bederatzi emakume omenduko dituzte.
Martxoaren 8aren programazioaren barruan, udaleko Migrazio eta Berdintasun arloek 'Kulturarteko elkarrizketak emakume pasaitarrekin' topaketa antolatu dute alkateordetzan, 17:00etatik 19:30era.
Ehunka eta ehunka herritarrek egin dute bat Oreretako Asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin. Indartsu eta saretuta dagoen zalantzarik ez da, eta gaurkoa horren erakusle garbia izan da.
Dozenaka herritarrek erantzun diote Lezoko Mugimendu Feministak gaurko deitu duen manifestazioari. Lezoko Udalak ere jarri du alea, Aralar kaleko plaza Miren Gezala plaza da gaurtik.
MoreretaOn iniziatiba antolatu du bosgarrenez, Orereta Ikastolak. Orereta Ikastolako ikasle eta irakasleak aritu dira Martxoaren 8arekin bat egin eta jendarte parekidea aldarrikatu asmoa duen iniziatiban goiz eta arratsaldez.
Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak emakume arraunlari beteranoz osatutako traineru bat atera du. Egun 38 emakume ari dira arraunean Trintxerpen, astean lautan, eta onartu dute «oso pozik» daudela.
Egitaraua, beti moduan, zabala eta aberatsa. Hilabete osoan zehar mota askotako ekintzak egingo dituzte parekidetasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko.
Pasaiako Udalak, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean, egitarau anitz eta zabala ondu du Martxoaren 8aren harira, feminismoaren, berdintasunaren eta emakumeen borroka ardatz.
Martxoaren 8ko manifestazio nagusiak dozenaka eta dozenaka lagun bildu ditu. Luis Elberdinen argazkiak ongi erakusten du handia izan zela manifestazioa.
Auzoetako Emakume Taldeetako kideak mahaiaren bueltan ospatu dute Martxoaren 8a. 40 urte bete dituzte aurten auzoetan emakumeentzako konplizitate eta ahalduntze espazioak eraikitzen.
Ikama Gazte antolakundeak eta Zirika Neska Gazte taldeak deituta manifestazioa egin dute hamarnaka ikaslek gaur eguerdian; kaleak hartu eta iraultzera deitu dute.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.