2012/3

Musika Bandaren emanaldia igande eguerdian Amaian

Etzi, Irun Hiria udal musika bandaren kontzertua izango da Amaia Kultur Zentroan, 12:00etatik aurrera.

irungo hitza

Feminismoaren ibilbidea kaleetan barrena, eta jaialdia Lakaxitan

Bihar, Atzerapausorik ez, ni para coger impulso lelopean hainbat ekitaldi izango dira Irungo Bilgune Feministak antolatuta. 18:00etan feminismoaren  historiatik ibilaldia egingo dute, Moskuko plazatik abiatuta. PausoK danta taldekoek lagunduta egingo ...

irungo hitza

Zuhaitzen tratamendu biologikoa egiten ari dira

Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zatzaizkie egunotan Kilker enpresako langileak. Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira izurritea iritsi aurretik, horrela zuhaitzen egoera hobetu eta bizirautea luzatzeko. Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dute lana. Hondarribian denera 3.634 zuhaitz daude, horietatik 1.432 Puntalean eta Portu inguruan, 1.719 hondartza, Akartegi eta Zimizargan, 445 Mendelu, Amute eta Arkollan eta beste 38 bariante edo saihesbidean.

hondarribiko hitza

Hilabetero ikus ahal izango da ‘Argia’-ren mediatekako dokumental bat

Hilabetero euskaraz egindako (edo euskarazko azpitituluekin) dokumental bat ikusteko aukera egongo da Lezon. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Haizea eta sustraiak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 18:30etik aurrera, Kultura Aretoan. Francoren diktadurako azken fusilamenduei buruz hitz egiten dute. Jon Paredes Manot Txiki fusilatutakoaren bizitzari buruz hitz egiten dute, batez ere.   Udala eta Oroitzene, eskutik Mikel Arruti Kultura zinegotziak azaldu duenez, Argiaren dokumentalek bi urte daramatzate aldizkariaren webgunean online ikusteko aukera ematen. “Hala ere, beste zabalkunde bat behar dutela erabaki zuten Argiako arduradunek, eta horrela, Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoa zuten”, gaineratu du Arrutik. Proiektua hastean, dokumental horiek ETBn emititu ez zituztela zehaztu zuen zinegotziak. Lezoren kasuan, udalak erabaki zuen dokumentalak herrian emititzea, baina Oroitzene AEK-ko euskaltegiaren laguntza jaso dute, “euskalgintzan zabalkunde gehiago izan dezan”. Euskaraz ulertu eta irakurtzen dituzten guztiak gonbidatu dituzte emanaldietara. Egitaraua apirilak 16 Haizea eta sustraiak. maiatzak 13 Sagarren denbora. ekainak 15 Anuken egia. uztailak 13 Por/Beldurra. abuztua Botilen hilerria. irailak 13 Harrizulatzaileak, galdutako nortasun bila. urriak 19 Companys eta Agirre azken esbesterantz.

lezoko hitza

Ate irekiak Oiartzo Batxilergo Ikastolan

Hilaren 20an (asteartea) eta 21ean (asteazkena) ate irekiak izango dituzte Oiartzo Batxilergo Ikastolan. Deialdia irekia da, eta nahi duen orok ezagutu ahal izango ditu instalazioak.

errenteriako hitza

Udala grebara deitzen duten pankartak kentzen ari dela salatu du ELAk

ELA sindikatuak salatu du hiriko garbiketa zerbitzuko langileak hilaren 29rako deituta dagoen grabara deitzen duten pankartak kentzen ari direla. “Jarritako pankartek minutu gutxi batzuk besterik ez dute irauten”, esan dute. ELAtik argitu d...

irungo hitza

Alderdi guztiek bat egin dute San Juan plazan hotel bat eraikitzeko asmoarekin

Irungo Udalbatzak San Juan plazan lau izarretako hotel bat eraikitzeko lehen harria jarri du. Izan ere, Colon pasealekua eta Foru eta Leon Iruretagoiena kaleen artean dagoen 1.500 metro koadroko lurzorua jarduera horretarako bideratzeko baldintzen pliegoa onartu zuten aho batez asteartean egindako osoko bilkuran. Miguel Angel Paez Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko ordezkariaren esanetan, hotel-kateentzat aukera ona da, ez delako erraza hiri batek “honelako lurzoru bat eskaintzea, hiri erdigunean, eta gune komertzialaren ondo-ondoan”. Hotela, gutxienez, lau izarretakoa izango litzateke, eta hori hirian dauden hiru izarretako beste establezimenduen konpetentzia ez izateko “nahitaezko” baldintza izan dela argitu du Paezek. Alderdi guztiek bat egin dute asmo hutsaz harago doan egitasmoarekin. Izan ere, badira hilabete batzuk udal gobernuak arloko enpresekin bilerak hasi zituela, eta egin diren bilera horietan jasotako informazioak bi gauzetarako balio izan du: batetik, baldintza pliegoa bera osatzeko, eta, beste aldetik, San Juan plazako hotela kudeatzeko interesatu bat baino gehiago dagoela jakiteko. Zortzi solairu guztira Asteazkeneko plenoan onartutako pliegoan adierazten denez, udalak lurraren jabetza mantenduko luke, eta gehienez, 60 urte arteko emakida bat izango litzateke. Guztira, “9.800 metro koadroko azalera erabilgarria” izango lituzkeela argitu du diru kontuen arduradunak, “behekoa eta lau solairu azal gainean, eta beste hiru solairu lur azpian”. Bederatzi eta [...]

irungo hitza

EAJren ekimenez, bertako langabeak kontratatu beharko dituzte hotelerako

Asteartean onartu zuten San Juan plazan hotela eraikitzeko pliegoa. Aho batez onartu zuten, baina eztabaida luzearen ondorioz. Izan ere, EAJren udal taldeak emendakin bat aurkeztu zuen, pliegoan izaera sozialeko klausula bat gehitzeko eskatuz, “l...

irungo hitza

Jesus Varela disko jartzailea, gaur, Pagoan

Jesus Varela DJ ezaguna izango da gaur gauean Pagoa dantzalekuan. Kabinan ondoan izango ditu Iban Baeza eta DJ Apa, 00:30etik aurrera. Horrez gain, gero, Friday’setako —ostiraleroko jaietako— Thomas Totton eta Lolitta DJen txanda izango da. Sarre...

oiartzungo hitza

Bi filma ikusiko dituzte gaurko zinekluban

Gaur, También hay cielo sobre el mar eta Suburbios filmak proiektatuko dituzte Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera.

irungo hitza

Elizondo-Arizkun irteera egingo dute Irungo Mendizaleak taldekoek

Baztaneko Biraren barruan Elizondo-Arizkun irteera prestatu du Irungo Mendizaleak taldeak. Burga mendia igoko dute (874 metro). Informazio gehiago 943 63 14 84 telefono zenbakian, edo irungomendizaleak.com webgunean.

irungo hitza

100 urte, Carmen Lapitzek

Atzo, Carmen Lapitz Sagarzazu hondarribiarrak 100 urte bete zituen. Hori dela eta, Lupe Olascoagak, Hiritarren Arretako zinegotziak, bisita egin zion San Gabriel Egoitzan, lore sorta bat emateko.

hondarribiko hitza

Saltokiak modernizatzeko laguntzak martxan daude

Errenteriako Merkataritza Dinamizazioko Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritza saltokiak modernizatzeko laguntzak eta AFI laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Laguntza horiek, hain zuzen, ...

errenteriako hitza

Udaberrian Euskaraz, Elizalde Institutuan

Martxoaren 19-23 bitarterako, Elizalde Institutuak eta bertako Ttirikittauki Euskara Batzordeak, Udaberrian Euskaraz kultur-ekimena sortu eta antolatu dute. Aste osoan zehar, ikasle guztiek euskal hieroglifiko eta igarkizunen txapelketan parte ahal iza...

oiartzungo hitza

Gaur zozkatuko dituzte Olaldeko etxebizitzak

Altzibarko Olalde eremuan egingo dituzten babes ofizialeko etxebizitzak gaur arratsaldean zozkatuko dituzte. Zozketa 17:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian, eta nahi duen guztiak bertara joan ahal izango du, publikoa izango baita. 90 dira banat...

oiartzungo hitza

Munduko tailerrekin amaituko da kultur aniztasun astea

Gaur arratsaldean amaituko da Belaskoenea eskolan antolatu duten 4. Kulturartekotasunaren Astea. Asteartetik hainbat ekintza antolatu dituzte Mundu txikia da eskola; mundua, berriz, eskola handia da lelopean. Gaurko, egun osoko egitaraua dute. Goizez ...

irungo hitza

Bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu Kamiok

Antxoko Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa hilaren 21erako antolatu dute, “El Peli” ezagunarekin.  La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurkeztuko du aktore ezagunak, 20:30etik aurrera. Bigarren saioa,...

pasaiako hitza

Madrilera bidaia antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek

Apirilaren 15etik 20ra bitartean egingo dute txangoa. Interesdunek 943 39 4 6 66 telefono zenbakira deituta lor dezakete informazio gehiago. Izen-ematea telefonoz edota erretiratuen egoitzan bertan egin daiteke.

pasaiako hitza

Pilotakelu berria Beissier izandakoaren orubean eraikitzea proposatuko du gobernu taldeak

Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena saihesteko asmoz, kokapen berria aztertu du gobernu taldeak. Bizilagunen galderei erantzunez, asteazkeneko batzar informatiboan azaldu zutenez, Beissier lantegia izandakoan eraikiko lukete pilotaleku estali berria. Leku aldaketa honek pilotalekuaren tamaina handiagoa izatea bermatuko duela esan zuten. Batzarrean azaldu zutenez, gainontzeko talde politikoei aukera horren berri eman diete jada, eta datorren asteko hirigintza batzordean eztabaidatu eta diktaminatuko dute, ondoren plenora eramateko. Udalbatzarrak onartuko balu, lehentasunezko proiektua litzateke, pilotaleku berria eraikitzeko egitasmoa udalak aldundiarekin duen hitzarmenean jasota dagoelako, eta lanak aurten hasi behar dituztelako.  

pasaiako hitza
Gehiago