Touringek Aloña Mendi jasoko du bihar

Erregional Ohorezko Mailako Touringek Aloña Mendi taldea jasoko du bihar arratsaldean Fanderian, 16:30etik aurrera. Goiko postuei eutsi nahi die talde gorritxoak. Oñatiarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beti Onak, berriz, Martuteneren kontra jokatuko...

errenteriako hitza

Pasaiak azken minutuan irabazi du Durangon

Pasaiak lortu du ligako hirugarren garaipena lortzea. Hori bai, ozta-ozta, azken minutuan sartu baitzuten garaipenaren gola (2-3), Durangoko Cultural taldearen kontra. Bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak. 58. minutuan aurreratu ziren etxekoak, Borja Luisen bitartez. Bost minutu beranduago iritsi zen berdinketa. Alexek sartu zuen banakoa. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, aurretik jarri ziren berriro zuriurdinak, Borja Luisen bitartez berriro ere. Partida kontrolatuta zutela zirudienean, Igarki Arrondok biko berdinketa jarri zuen markagailuan, 86. minutuan. Pasaitarrek ez ziren horrekin konformatu, eta azkeneko minutuan Igarkik berak faltaz sartutako gol bati esker menderatu zituzten bizkaitarrak. Pasaiak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen horrela. Sailkapeneko hamabigarren postura igo da, beste hainbeste punturekin. Datorren jardunaldian Elgoibar jasoko dute Don Boscon.   Gainontzeko emaitzak Erregional Ohorezko Mailan Trintxerpek ezin izan zuen Don Boscon Real Unoin B gainditu. Irundarrak 0-1 gailendu ziren. Lehen Erregionalari dagokionez, Pasaia Bren eta Sanpedrotarraren arteko derbia bana bukatu zen. Bestalde, Trintxerpe-Azkuene Bren eta Touring Bren arteko partida bihar jokatuko da, Trintxerren, 16:00etatik aurrera. Areto futboleko zein eskubaloiko Pasaiako taldeek datorren asteburuan itzuliko dira lehiatzera.

pasaiako hitza

Umorea landuko dute Ezezagunok-eko antzezleek, igandean

Ezezagunok antzerki taldeak La felicidad de estar enferm@ –Gaixo egotearen poztasuna– gaztelerazko antzezlana emango dute igandean (20:00), Amaia KZn. Miren Etxeberria, Ana Perez eta Luisma Morenoren zuzendaritzapean ariko dira antzezleak. Lana, Carlos Sarrio dramaturgoaren Trastornos, Dialogos –Nahasmenak, Elkarrizketak– idazlanaren adaptazioa da. Umore kodea erabiliz, gaixotasun ezberdinak lantzen ditu idazleak.

irungo hitza

Arkaitz Minerren disko berria: “Hariari Tiraka”

Juan Arriolak eta Arkaitz Minerrek  Hariari Tiraka izeneko disko berria kaleratu dute. Elkar-en webgunean topa daiteke, diskoaren izenburua bilatuta. Honela definitu du proiektua Elkarrek: “Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolinjoleak proiektu ho...

errenteriako hitza

Txistulariak Alabergan ibiliko dira etzi

Errenteriako Udal Txistulari Banda, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, Alaberga auzoko kaleetan ibiliko da etzi goizean. Txistulariek, hainbat herri doinu eskainiko dizkiete bizilagunei.

errenteriako hitza

1961ean jaiotako kintoen bazkaria, datorren larunbatean

1961. urtean jaiotako lezoarren bazkaria antolatzen ari dira datorren larunbaterako (hilaren 10erako). Sagarzulo jatetxean izango da, eta 14:00etatik 14:30era jarri dute elkartzeko tartea. Bazkariaren ondoren musika izango da. Parte hartu nahi dutenek, 55 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korronte zenbakian: 3035 0125 12 1251039311. Izena emateko azken eguna asteazkena da (hilaren 7a).  

lezoko hitza

New Yorkeko, Bordeleko eta Nafarroako DJak

Festa berezia antolatu dute Pagoa dantzalekuan etzirako: hamasei orduko jaia, atsedenik gabe. Hainbat disko jartzaile gonbidatu dituzte kabinara: The Horrorist (New York), Stamba (Bordele), Nole (Nafarroa), Iker Allo, Abuelo, Txarli, Mr. Loops, Superso...

oiartzungo hitza

Juan Telletxearen erlojuak jarri dituzte Tolaitan

Juan Telletxea artista ezaguna da herritarrentzat. Egurrezko erlojuak egiten ditu. Oraindik haren lana ezagutzen ez dutenek, hilabete osoan izango dute horretarako aukera Tolaita ostatuan. Gaurtik hilabete bukaerara arte, erlojuak Tolaitako paretetan e...

oiartzungo hitza

Beti Ona baino gehiago izan da Oiartzun

Lehen Erregionalean, 3-2 irabazi diote oiartzuarrek Beti Ona taldeari. 16:30ean hasi da partida, eta oraintxe bukatu da. Sailkapeneko hirugarren postuan dago Oiartzun.

oiartzungo hitza

Neskek ere garaipena eskuratu dute, Intxaurdiren kontra

Gaur jai eguna izanik, hainbat futbol partida jokatu dituzte. Erregional Preferenteko taldeak bezala, neskek ere garaipena eskuratu dute. Emakumeen Gipuzkoako Ligan, Allerruk 2-1 irabazi dio Intxaurdi taldeari. Asteburu honetako jardunaldia oraindik bu...

lezoko hitza

Igandean, bizikleta martxa

Bizikleta martxan parte hartzeko deia egin du Oiartzungo Herri Bilguneak:

oiartzungo hitza

Ereintzaren 66. kantu lehiaketan izena eman daiteke

Abenduaren 29an jokatuko dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Gabon Abesti Sariketa. Egun, Ereintza elkarteak antolatzen du lehiaketa hori, eta aurtengoa 66. ekitaldia izango da. Ereintzak jakinarazi duenez, jada izena eman daiteke bertan parte hartzeko...

errenteriako hitza

Gobernu taldeak eta PSE-EEk adostu dituzte Ordenantza Fiskalak

Goizean, 2013rako Ordenantza Fiskalei begira hartutako neurriak aurkeztu ditu gobernu taldeak. Julen Mendoza alkateak nabarmendu duenez, PSE-EErekin adostu dituzte, eta oso garrantzitsua da hori: “Ez baita gai puntuala bakarrik, oso gai garrantzitsua baizik. PSE-EEren borondatea nabarmentzekoa da, baita gobernu taldearena ere”. Zergak eta tasak %3 igoko dituzte datorren urtean orokorrean, “aurtengo iraileko KPIa baino gutxiago (%3,4koa izan baita)”. Baina, bost neurri hartu ditu udalak, “krisiaren zama guztia herritarren gainean eror ez dadin”. Mendozak gogorarazi duenez, “udalaren egoera kaskarra da”, baina hala ere, “herritarrek ere egoera zaila bizi dute eta udalak esfortzua egingo du herritarrek dena ordaindu ez dezaten”. Hauek dira Errenteriako Udalak hartuko dituen bost neurriak:  Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren (EIOZ) Gaineko Zerga,  eta uraren eta estolderiaren tasak izoztuko dituzte. Ohikoak ez diren etxebizitzetan, %100 gainkargua proposatu dute, “etxebizitzen merkatuan eragin eta alokairua bultzatzeko”. Etxebizitza hutsen aurkako neurria litzateke. Udalaren kalkuluen arabera, Errenteria-Oreretan 1.500 etxebizitza huts inguru daude, %8a. Komertzio txikien jarduera bultzatzeko, hainbat puntu. Ez dituzte igoko negozioak irekitzeko lizentziak. Lokal komertzialetan obrak eta egokitzapenak egiteko, %33ko hobaria mantenduko dute. Azoka txikietan (Beraunen eta Zumardian) egoteko ordandu beharreko kopuruak izoztuko dituzte. Eta Mahaitxoak jartzeko tarifak “%1,5 bakarrik” igoko dituzte. Jarduera Ekonomikoaren Gaineko zerga ez dute [...]

errenteriako hitza

Eskaintza turistiko berria aurkeztu du Olak

Ola Sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aste honen hasieran. Horren arabera, bi bisita gidatu mota eskainiko ditu sagardotegiak Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin, Irungo Udalarekin eta Bidasoa Bizirik Turismo Agentziarekin egindako lanari esker. Batetik, Ola bisita gidatua antolatu du sagardotegiak. “Ezagutu sagardoak Euskal Herriko kulturan izan zuen eta duen garrantzia. Ola Sagardotegiko XIII.mendeko burdinolari buruzko historia ezagutzeaz gain, Ola Sagardotegia barrutik ezagutzeko aukera ere izango da”. Ikus-entzunezko bat eta sagardo dastaketa ere eskainiko dira aukera honetan eta azkenik, bazkari zein afari batekin buka dezakete bisitariek. Bestetik, Ola bisita gidatu osoa eskaintzen du sagardotegiak. Horren arabera, sagardoaren prozesu osoa nola gauzatzen den ikus ahal izango du bisitariak, “sagastietatik hasi, tolarean jarraitu eta upeltegian bukatuko da sagardo dastaketa bat eginez”, jakinarazi du. Eskaintza berritzaile honen gaineko informazio gehiagorako Ola Sagardotegiaren blogera jo dezakete interesatuek. Sagardotegia Ola sagardotegia 1999an ireki zuten sagardotegi moduan, nahiz eta baserrian bertan aspalditik egiten zuten sagardoa. XIII. mendeko burdinola bat da eraikina, Arantzateko Burdinola izenez ezaguna. Burdinolaren kontra zegoen baserrian jaiotakoak da Iñaki Bengoetxea eta haren senideak. Hala,  jaiotetxea eta burdinola berritu berritu ondotik, ekin zioten sagardoa egiteari.    

irungo hitza

Irungo bi jatetxe Espainiako pintxo lehiaketan ariko dira datorren astean

Harria eta Danako jatetxeetako ordezkariek Valladoliden egingo den Espainiako VIII. Tapa eta Pintxo Lehiaketan parte hartuko dute astelehenetik asteazkenera bitartean. Harria jatetxeko Iñaki Barrosek Basatxerriko kokotxa eta tomate chutnya pintxoa aur...

irungo hitza

Antxoko kantu jiraren entsegua, Jaizkibelen

Antxoko kantu jiran parte hartzen dutenek (edo hartu nahi dutenek) entsegua egingo dute asteartean, 19:00etatik aurrera. Jaizkibel elkartearen egoitzan izango da entsegua, eta ez Kultur Etxean.

pasaiako hitza

Hondarribiko sareginen inguruko argazki erakusketa hartuko du Modotti tailerrak

Gemma Sebastian Bosquek Costuras visibles –Ageriko josturak– izeneko erakusketa abiatuko du azaroaren 4ean igandearekin, hilaren bukaerara bitartean. Hondarribiko saregileen inguruko argazki erakusketa osatu du Sebastianek, txuri beltzeko irudiak baliatuz. Modotti tailerrak hartuko du mostra bere baitan eta igandean, arratsaldeko 18:30ean inaugurazio ekitaldia izango dela jakinarazi dute. Gemma Zabaleta Bosque Mediterraneo itsasoaren ondoan jaiotako artista da. “Nire lehenengo argazkiak Bartzelonako kaian hartu nituen, aita zenarekin batera”. Aitak argazki kamera analogikoaren erabilera azaldu zion, eta “urteak joan eta urteak etorri jarraitzen dut itsasoa erretratatzen”.  

hondarribiko hitza

Kontzertuak egingo dituzte bihar eta etzi Mogambon

Zarata Fest egingo dute bihar gauean Trintxerpeko Mogambo aretoan. Hiru talde izango dira bertan, Ali Agca, RAS eta Silex. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da. Etzi, berriz, talde gehiagok joko dute Melting Brain jaialdian. Hala, izen hori daraman talde...

pasaiako hitza

Ixiar Isasaren erakusketa jarri dute Garmendin

Ixiar Isasaren margolanak ikusteko aukera izango da Garmendi txokolategian, gaur hasi eta hilaren bukaerara arte. Ohi bezala, erakusketa bisitatu nahi dutenek, txokolategia irekita dagoen ordutegian pasatu behar dute bertatik.

oiartzungo hitza

Zergek eta tasek gora egingo dute 2013an

Urriko udalbatzarra egin zuten atzo. Plenoan, Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJko biak izan ziren. 2013ko Ordenantza Fiskalak onartu zituzten Bilduko zinegotziek, eta EAJk kontra bozkatu zuen. Ordenantza horietan jasota geratu denez, datorren urtean %2,4 igoko dira zergak, eta %3,4 tasak. Tasen igoeran BEZak zerikusia du, baina ez du igoera osoa aplikatuko udalak: “Herritarrentzako gehiegizkoa izan zitekeenez aplikatu beharreko igoera, udalak bere gain hartu du zati bat”. Bestelako aldaketa batzuk ere onartu zituzten ordenantzetan. Hala nola, bigarren etxebizitzagatik tasa ordaindu beharko da. Oiartzunen erroldatuta daudenak, salbuetsita egongo dira tasa hori ordaintzeaz. Bestalde, hondakinak kudeatzeko kudeatzaile pribatuak dituztenek hobaria jasoko dute. Horrez gain, udaletxea ekintza pribatuetarako erabiltzeko tasa ezarri dute. Kultur ekitaldiak salbuetsita egongo dira. EAJk Elizalde auzoko hiru aparkaleku publikoetan TAO jartzea aztertzeko eskatu zuen. “Aparkalekuak mantentzeak gastuak ditu eta beste auzoetako bizilagunekiko diskriminatzailea da Elizaldekoek dohainik aparkatu ahal izatea. Krisi garaian dohainik aparkatzea luxu bat da”, adierazi zuen Mikel Idiazabalek. Bilduko Gobernu Taldeak orain arte ez duela halakorik planteatu erantzun dio, eta aztertuko duela. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2013rako tarifak ere aztertu zituzten zinegotziek. Datorren urtean ez dituzte prezioak igotzeko asmorik, baina BEZa aldatu denez, legea bete, eta BEZa %8tik %10era igota tarifak eguneratuko dituzte. Soinuenea Fundazioa, 2012ko ekarpenaren murrizketa [...]

nagore vega
Gehiago