Burn in Hell taldea ariko da ostegunean Niessenen

Australiarren kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak zazpi euroko prezioa izango dute, eta kulturguneko leihatilan bertan salduko dituzte, aurresalmentarik gabe.

Xenpelar Sariaren kanporaketak jokatuko dituzte larunbat honetan eta hurrengoan

Hilaren 22ko eta 29ko bertsolaritza saioak, biak, Xenpelar Etxean izango dira, 18:30etik aurrera. Bakoitzean sei bertsolari ariko dira. Finala abenduaren 8an jokatuko dute.

Ekarpenak jaso nahi ditu Harremantxok, "Euskal Herria feminista eraikitzeko"

Lehengo ostegunean aurkeztu zituzten Pasai Antxon Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VI.Topeketak: aurkezpenean irudikatutakoak, Azokan jarri dituzte erakusgai, eta baita bideoan zabaldu ere. http://youtu.be/Fmj6w4hBg6s

olatz mitxelena

Kitchen Triok aurrestrenaldia egingo du Gezalan

Gezalak hartuko du emanaldia eta doalkoa da sarrera.

Kantu tradizionala aztertzen ari dira gaur Oiartzunen

Soinuenea Fundazioak XIII. Herri Musikaren Jardunaldiak antolatu ditu; 'Intonazioak eta kantu tradizionala' da aurtengo gai nagusia.

olatz mitxelena

Gaur arratsean inauguratuko dute Ikuska Trintxerpen

Barrezko eta beldurrezko film laburrak ikus daitezke gaur, zine erakustaldiaren XVI. aldiko lehen eguneko emanaldi bikoitzean; lehiaketarako lanen erakustaldiak astelehenetik ostiralera izango dira; lehengo ostegunean euskaltegietako ikasleek euskarazko bost film labur ikusteko aukera izan zuten, aurtengo Mintzagun saria erabakitzeko.

olatz mitxelena

Gure Esku Dagok ikasturterako asmoak aurkeztu ditu Ficoban

Herriz herri sortutako batzordeetako kideen aurrean, Gure Esku Dinamikak ikasturterako asmoak aurkeztu ditu gaur goizean Ficoban; ekainaren 20rako ezarri dute hurrengo erronka. http://youtu.be/NpkSSc0N8Rs

olatz mitxelena

Donibane Eskubaloiak nagusitasun osoz irabazi du, lidergoa berreskuratuz

33-17 irabazi dute Leizaran Ernio taldearen kontra, zelairatu eta berehala nagusitasuna frogatuz.

olatz mitxelena

Mintzalagunek ikasturteko lehen topaketa egin dute

34 talde ariko dira aurten Mintzalaguna Egitasmoaren barruan. Larunbatean egin zuten ikasturteko lehen topaketa.

Hiru egunez jarraian atxilotu dute gizon bat, laban batekin mehatxatu eta erasotzeagatik

Ostiral goizaldean gizon bat erasotu zuen laban batekin eta larunbat goizaldean, berriz, asteazkenean mehatxatu zuen emakume berbera jazarri eta mehatxatu zuen.

Bergararekin ere berdindu du Ohorezko Mailako Hondarribiak

Golik gabe bukatu zen atzo Hondartzan jokatutako partida. Azken hiru norgehiagoetan ez du galdu Hondarribiak eta pixkanaka-pixkanaka zulotik ateratzen ari da. Preferentekoek bigarren berdinketa lortu dute, Pasaian (1-1).

oarso bidasoko hitza

Txondorra piztuko dute Arditurrin, hilaren 29an

Abenduaren 20ra arte egongo da piztuta. Jai giroan piztuko dute: Abaraxka Ibiltariaren kalejira, Haurtzaroko trikitilariak, bideo emanaldia, talo tailerra haurrentzat, toberajoleak eta bertsolariak izango dira Arditurrin. Gaztaina eta sagardorik ez da faltako.

Gaztain erreak janez ospatuko dute gaur Pasaiko galiziarrek udazkenaren etorrera

Magostoa ospatuko du gaur Pasaiako galiziarren komunitateak Trintxerpen; 16:00etatik aurrera, bertako pilotalekuan, gaztainak ez ezik Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera zabala izango da.

olatz mitxelena
Gehiago