'Molly Malonen ipuin sinestezina' kontatuko dute Itsas Etxean

Mollie Malonen ipuin sinestezina familientzako antzezlana taularatuko dute igandean, hilak 5, Itsas Etxea Auditoriumean. 18:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euro balio du. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Alfonso Diez, Iraitz Lizarraga eta Aitor Fernandino.

hondarribiko hitza

Txingudi Korrika, gaur

Txingudi Korrika herri lasterketa egingo dute gaur, 16:30ean Hendaiatik abiatuta. Irun zeharkatu ondotik Hondarribiko Hondartza kiroldegiko atletismo pistan bukatuko da lasterketa.

hondarribiko hitza

Baserritarren azoka, Portuan

hondarribiko hitza

Auzokonposta egiteko izena emateko epea, astelehenean zabalduko dute

Alde Zaharra, Altamira, Aralar, Arretxene-Txulotxo, Lopene eta San Pedro-Pisbeko bizilagunek dute kanpainan parte hartzeko aukera.

iker vidal

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko partidak

Aurreko asteburuko berdinketa eta gero, Gal estadioan irabazi nahi du futboleko lehen taldeak. Eskubaloikoek oraindik ez dakite garaipena zer den eta Tolosaren aurka saiatuko dira lortzen. Eta saskibaloian, denboraldia hasiko dute Ikasbasket Hondarribia elkarte sortu berriko gazte eta kadete mailetako taldeak.

hondarribiko hitza

Egian hasiko du denboraldia Donibane Eskubaloiak

"Ilusioz" eta aurredenboraldian egindako lana "animatuta" ekingo diote denboraldiari, igandean.

olatz mitxelena

Udalak harrera egin die batelerei

Udalbatza zein Berdintasuneko Mahaiko kideak izan dira ekitaldian. Agurra dantzatu diete San Juango arraunlariei, lore sortak eman eta Txomin Garmendiaren bertso batzuk jaso dituzte. Ondoren, mokadutxoa egin dute Ontziolan.

Lekuona arte eszenikoen zentro garaikidea izateko hitzarmena sinatu dute aldundiak eta udalak

Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioa atzo irudikatu zuten, Donostian. Bertan Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkatea eta Ikerne Badiola Kultura diputatua izan ziren bertan, Vaumm arkitekto estudioko Jon Muniategiandikoetxearekin (eurek diseinatu dute proiektua).

Step jarduera berezia egingo dute larunbatean Hondartza kiroldegian

Hiru orduz, step modalitate desberdinak ezagutzeko aukera izango da, fresh step, mix step edota full total step. Izena emateko 678 39 86 98 telefono zenbakira deitu behar da.

hondarribiko hitza

Lizeoko ikasleak, igandeko Kilometroak jaialdian, Erronkan

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak, eta final handia 6:30ean izango da, Oria ibaian, 4. gunearen parean.

olatz mitxelena
Gehiago