Atuna, itsasotik hormara

Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea Iñigo Onaindiaren argazki erakusketa ireki dute Hondarribiko Arma Plaza Interpretazioa Zentroan. Abuztuaren 31 arte bisitatu daiteke.

oarso bidasoko hitza

Joxe Villaluze eta Joxe Manuel Etxarte txondorgileak omendu dituzte bideo batekin

Txindorgileen bideoaren azalaOfizio zaharra da txondorrak egitearena. Azken bi urteetan Oiartzunen hori berreskuratzeko lanean aritu dira, abenduan, Gabonen bueltan. Hori berreskuratzeko taldearekin batera buru-belarri aritu dira lanean Joxe Villaluze Legatza eta eta Joxe Manuel Etxarte Trumoia. Ez dute hori egiten jarraituko bi ikazkinek, lan gogorra delako, eta esfortzu handia eskatzen dielako adineko bi lagun horiei. Hortaz, biei omenaldia egiteko, bideoa egin dute.

Ertzain batek erasotu duela salatu du Irungo emakume batek

Salaketa aurkeztu du emakume batek Irungo komisarian, uztailaren 24an jasan zuen eraso batengatik. Gara egunkariari jakinarazi dio erasotzailea ertzain bat izan zela, eta ez dakiela zergatik kolpatu zuen.

Borja Jauregiren omeneko hileta, 19:00etan, parrokian

Borja Jauregiren omeneko hileta elizkizuna egingo dute gaur, asteartea, Hondarribiko parrokian, 19:00etan.

oarso bidasoko hitza

Guauchos Trio, Banakon

hondarribiko hitza

Donibaneko Santio Jaietan, gaur, atseden eguna

Asteburuan primerako giroa izan da Donibaneko Santio jaietan. Santio, Santa Ana eta San Pantaleon, guztiak ospatu dituzte jada Donibanen. Oraindik, baina, San Inazio dute ospatzeke, eta jaietarako azken txanpari begira indarrak berreskuratzeko helburuz, gaur, atseden eguna egingo dute San Juanen.

olatz mitxelena

Aurrea hartu du emakumeetan San Juanek, asteburu biribila eginda

Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.

oarso bidasoko hitza

Eguzki pozik, diputazioak Ulian ehizatzeko debekua berretsi duelako

Garrantzia handiko albistetzat jo du talde ekologistak erabakia Eguzkiren arabera "arrazoia eta sen ona nagusitu dira erabiltzaile gehien-gehienen mesedean".

olatz mitxelena

Eskualdeko erretiratuak lapiko arteko lehian

Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian

olatz mitxelena

Ordutegi zabalagoa izango du Xorrolak Oiartzungo festetan

Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da.

EAJk salatu du udal gobernuak atez atekorako izan daitekeen mailegua eskatu duela

Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute.

olatz mitxelena
Gehiago