Sanmartzialak. Ekainak 25eko egitarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien asteazkeneko ekitaldiak.

irungo hitza
'Kartzela erreketa'. Irudia: Angula Berria

Preso eta iheslariak oroitzeko, espetxe erreketa egin dute

Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, urtero egin ohi den preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak.

irungo hitza
Irudian, Bolenweider pailazoa
Adinekoen bazkaria Ficoban
Haurrak gaztelu puzgarrietan
Haurrak gaztelu puzgarrietan

Playmobil panpinekin osatutako erromatarren garaiko erakusketa hartuko du Oiassok

Asteazkenean hasita eta datorren azaroaren 2ra arte Romanorum Playmobil Populus izenpeko erakusketa ikusgai izango da Oiasso Erromatar Museoan. Playmobil jostailuko klik panpinekin osatutako erakusketa da eta gaztetxoenak erakartzea du helburu.

irungo hitza

Madalenetan musika banda eta Mikel Izagirre omentzea erabaki du Udalbatzak aho batez

Festetan oroigarria jasoko dutenez gain, estatu motari buruzko hiru mozio aztertu dituzte ekaineko plenoan. Eztabaida aberatsa sortu zen talde politikoen artean.

Sakabanaketaren aurkako pala txapelketa, Uranzun

Banderak lortzeko prest

hondarribiko hitza

EH Bilduk pasaitarren alde egin dezan eskatu dio EAJri

EAJ "hauteskunde kanpaina bete betean dago", EH Bilduren ustez, eta testuinguru horretan kokatu dituzte Markel Olanok eta Nahikari Oterminek lehengo astean Pasaiako biziberritzearen gainean esandakoak. Agerraldia egin zuten lehengo astean jeltzaleek, Eskalerillasen, eta Pasaiaren biziberritzerako Aldundian defendatu behar dituzten bost proiekturen berri eman zuten.

olatz mitxelena
Gehiago