Aitzol Gogorzaren aldeko giza katea

[Bideoa] Aitzol Gogorzaren aldeko giza katea

Sarek deituta, pasa den larunbatean Iztietako anbulatorioa eta Gaztaño auzoa lotu zituzten, giza katean, 800dik gora lagunek. Orain bideoa argitaratu dute.

Erromeria Eguna 2013

Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai

Pakin, Belenen, Arkaitzan eta Ereintzan bertan eros ahal izango dira. Helduek hamabost euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, hamar.

Lehen-orain txartelak

Merkatari eta ostalariei zerbitzua euskaraz emateko baliabideak jarri dizkiete

Urtero bezala, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak udan ere zerbitzua euskaraz eman dezaten baliabideak eskura jarri dizkiete herriko merkatari eta ostalariei.

eihartze aramendia
Duintasuna elkarretaratzea

Autonomia eta arreta sustatuko dituen legea eskatuko du Duintasunak astelehenean

Ikasturteko azken elkarretaratzea egingo du Duintasunak, beste hainbat eragilerekin batera. Pentsiodunen artean "zerbait mugitzen" ari dela uste dute.

Udalekuak Oiartzun 2015

Hasi dira Oiartzungo udalekuak

Uztaila eta udalekuak eskutik helduta datoz Oiartzunen. Hil honetan zehar hamaika ekintza egingo dituzte haur oiartzuarrek.

eihartze aramendia
2015-2019 legegintzaldiko udalbatza

Legegintzaldiko lehen udalbatzarra izango da gaur

Sei puntu landuko ditu legegintzaldi berriko udalbatzak

eihartze aramendia
Orratx! en kalejira

'Kale hop' lana kalera aterako du Orratx! antzerki taldeak

Garai bateko komedianteen ikuskizunak oinarri hartuta kalera aterako dira zazpi aktoreak. Lezon estreinatu zuten lana joan den larunbatean, arrakasta handiarekin.

eihartze aramendia

Juanito Arozena txistulariak botako du txupinazoa

Altzibarko Albisturrene etxean jaio zen Juanito Arozena, 1930ean. Ume zela hasi zen txistua eta solfeoa ikasten Dionisio sakristauarekin; aita ere txistularia eta danbolinteroa zuen.

eihartze aramendia
Ostadar arku tiraketa

Arku txapelketak antolatu ditu Ostadar arku tiro taldeak

Errenteriako Hiria Sari Nagusia-Arku Tiroko Ostadar txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa egingo dute larunbatean egingo dute Beraungo zelaian.

Lan istripua

Lan istripuek eragindako azken heriotza salatu dute Donibanen

Lehengo astean Zumarragan lan istripuan hildako sanjuandarraren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Donibanen, LABek deituta.

olatz mitxelena

Topagunea sortu dute sanferminei begira

Balore euskaldun, parekide eta parte hartzaileetan oinarritutako gunea izango da; zumardian atonduko dute, besteak beste, Basari elkarteak, AEK-k eta Harremantxok bultzatuta

olatz mitxelena
Kepa Garbizu

Kepa Garbizu: "Hondakinen bilketa sistemaren gaineko galdeketa egingo dugu eta emaitza errespetatu"

Kepa Garbizu Lezoko alkateari elkarrizketa egin dio OARSO BIDASOKO HITZAk. Ostiralean elkarrizketa zabala argitaratuko du paperekoan.

Hasi dira udaleku irekiak Lezon

Hilabete iraungo dute udaleku irekiek eta hamaika ekimen egiteko aukera izango dute bertan arituko diren ia 200 haurrek.

Etxepare Saria

Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak Etxepare Saria irabazi dute

'Munstroek pixa egiten dute ohean' lanarekin, bigarren aldiz irabazi dute Etxepare saria bi oiartzuarrek; udazkenean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak.

eihartze aramendia
Portuko lanuztea

Portuko langileek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

Hitzarmen kolektiboak berraktibatzeko eskatu dute UGT, LAB, eta CCOO sindikatuek

oarsoaldea
Haurren Eguna

Haurrek ez diote beldurrik bero sapari

Haurren Eguna ospatuz bukatuko dira gaur San Pedroko jaiak

olatz mitxelena
Xixare hondarribia baratza

Elikadura eta nekazaritza sistemen gaineko hitzaldia egingo dute etzi

VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteko Eneko Viñuela eta Basherri elkarteko Leo Argote ariko dira elikadura eta nekazaritzari buruz.

2013ko maiatzean abiatu zuten atez atekoa Lezon

Lezo Zero Zabor-ek batzar irekia egingo du ostegunean

Taldearen irizpideak azaltzea da batzarraren helburua eta horrekin batera lan ildoak zehaztuko dituzte batzarkideek. Kultura aretoan izango da batzarra 19:30ean.

Odol erreserbak handitzeko erauzketa izango da gaur

Odol emaileen beharra dutela nabarmendu dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik. Hori horrela, gaur (hilak 30) odol erauzketa izango da anbulatorioan, 18:00etatik aurrera.

eihartze aramendia
Manuel Lekuona biblioteka

Bihartik aurrera udako ordutegiarekin hasiko da biblioteka

Uztailean eta abuztuan 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik biblioteka.

eihartze aramendia
Gehiago