hibaika2

Gorka Barbado izango da Hibaikako emakumeen entrenatzaile

Errenteria-Oreretako arraun elkarteko gaztetxoen entrenatzailea izan da Barbado azken urteetan.

alcampo oiartzun

Elkartasun Eguna antolatu dute biharko Alcampon

Gurutze Gorriko boluntarioek hainbat hitzaldi emango dituzte hipermerkatuaren sarreran, sentsibilizatzeko asmoz.

Suhiltzaileak Lope Isasti kalean.

Sua piztu da Lope Isasti kaleko etxebizitza batean

Etxebizitzan zegoen emakumea erietxera eraman dute kea arnastu duelako.

Reala, Don Bosco

[Argazki galeria] Realeko izarrek zoramena eragin dute Don Boscon

Realaren lehen taldea Pasaiaren zelaian entrenatu da gaur, klub zuri-gorriaren 75. urteurrenaren ospakizunen harira.

olatz mitxelena
Errenteriako_udaletxea

Zarata mapari alegazioak jartzeko hilabeteko epea dago

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratuta, azaroaren 3a arte izango dute aukera interesdunek dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egiteko.

Olaldeko auzo lokalari buruzko bilera egingo dute bihar

Lokalaren erabilera zehazten hasiko dira, obrak egin aurretik, udala eta Altzibarko bizilagunak.

Metal hotsak nagusi

Zazpigarren aldia izango du jaialdiak, eta 11 taldek hartuko dute parte bi egunetan banatuta.

Arraguako Goiko Eskolak XVI. urteurrena ospatuko du

Antzerki emanaldia, kontzertua eta dj saioa antolatu dituzte datorren larunbaterako.

Elorsoro kiroldegia

Elorsororako laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Hainbat baldintza betez gero, datorren urteko bonoa ordaintzeko aukera izango dute kiroldegiaren bazkide diren oiartzuarrek.

allleru.neskak

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak ikusteko aukera dago honako albistean. Talde nagusien artean, bi garaipen soilik.

motxianeby.ok

MotxianEby iritsi da

MotxianEby gazteentzako esketx lehiaketara lanak urriaren 10etik azaroaren 18ra aurkez daitezke.

zapatak

Bi antzezlanekin hasiko dute antzerki denboraldia

Igandean 'Eltxoak' antzezlana eta 'Zapatak' bakarrizketa ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian.

Urkullu, bisita, albaola

Europak ez du dirurik bideratuko badiaren biziberritzera

Eskualdeko udalerriek eta diputazioak 9 milioi euroko diru laguntza espero zuten Europatik, baina finantzazioa ez dela iritsiko jakin berri dute.

olatz mitxelena
oiartzungo garagardo festa

Munichekoaren ondoren, Oiartzungo Garagardo Festa

Urriaren 11n hasiko da Oiartzungo Garagardo Festa, eta bost egun iraungo ditu. Jateko eta edatekoez gain, hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.

etxetxo.erakusketa

[Argazki galeria] Frankismoaren esklaboen omenez

Frankismoaren esklaboen omenez erakusketa zabaldu du Etxetxo taldeak. Larunbata arte dago zabalik, Kultura aretoan.

25 urte ospatzearen poza

Larunbatean 300 lagun bildu ziren Ekaitza Aisialdia Taldearen 25. urteurrenaren festan.

olatz mitxelena
trintxerpe, igogailua

Trintxerpeko igogailuak zerbitzutik kanpo egongo dira bi egunez

Asteazkenean eta ostegunean ezingo dira erabili Trintxerpeko Euskadi Etorbideko igogailuak; lanak bitartean Arrandegi kaleko igogailua erabiltzeko gomendatu du udalak.

olatz mitxelena

Arte aplikatuak, marrazketa eta pintura aukeran

Gaurtik aurrera eta hilaren 14ra bitartean izena eman daiteke Pasaiako Udalak helduentzat antolatutako ikastaroetan.

olatz mitxelena
lur korta

Ikasturteko lehenengo ipuin kontaketa egingo dute ostegunean

Lur Kortak lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa egingo du bibliotekan.

Lezoko Dantzazaleok taldeak antolatu du ikastaroa.

Larrain dantza, denen eskura

Doakoa izango da ikastaroa, eta saioa berriz, 19:15etik 20:15era Lezoko herri Eskolako gimnasioan egingo dute.

Gehiago