xanolive

Lapurtarren biltzar musikala egingo dute larunbatean Pagoan

Iparraldea Bizirik kantaldia egingo dute Ergoiengo aretoan. Bidaia eta XanOlive taldeak izango dira oholtzara igoko direnak.

Zuzendaria

Anunciatako haurren danborradak Antxon egin ditu beroketa lanak

Oihane Bruñosi egokitu zaio aurten Danbor Nagusi izatea; Donostiako udaletxeko balkoitik haurren danborrada zuzendu aurretik Antxon zuzendu du bere ikastetxeko konpainia.

olatz mitxelena
zinegileak

Zinema zikloan elkar ikusiko dugu...

Film laburren zikloa egingo dute, bigarren aldiz, gaurtik hasita. Elkarte bat osatu dute, Zinegileak, herrian zinemazaletasuna bultzatzeko.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola
danborrada, san sebastian eguna

[Galeria] Pasaian hasi da San Sebastian Egunaren ospakizuna

Haurrak izan dira danborrak astintzen lehenak.

olatz mitxelena
Elkartasun topaketaren aurkezpena gaur egin dute.

Muinetaraino emaile bila

Hezur muin emaile izatearan gainean kontzientziatzeko autokarabana topaketa antolatu dute hilaren azken asteburuan hainbat autokarabana zaleek.

Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratzea.

Espetxera eraman dute berriz ere Aitzol Gogorza

Elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo arratsean Aitzol Gogorza, larri gaixo den preso oreretarraren egoera salatzeko, Sarek deituta.

demoarso

Martxoaren 19ko herri kontsultak baditu galderak

Galderak herriz herri hitzartu dituzte. Orain horiek sozializatzeko kanpaina abiatuko du Demoarsok. Iritzi trukea beharrezkotzat eman du.

Alabergako igogailuen kokapen proposamena 2015ean egin zuen udalak.

Alabergako igogailuen lanek "ikuspegi orokorragoa" behar dutela esan du EAJ-k

Alaberga auzoko 23-28 etxeetako bizilagunek auzo horretan eraikitzen ari diren igogailuen lanen gaineko ezinegona azaldu dutela esan du EAJk.

Martiarena eta Dominguez Macaya gaur egindako agerraldian. Hondakinak, bost edukiontzien sistema.
Joseba Belaustegi, GuraSOS

«Une oso egokia da dena birplanteatzeko»

Errauste plantaren proiektua epaitegietan trabatuta dago, eta GuraSOS elkarteak abagunea baliatu nahi du auziari irtenbide adostu bat emateko; elkarteko abokatu sanjuandarrak argi du akordioa beste irtenbiderik ez dela.

olatz mitxelena

Urmendi Haur Eskolak aurrematrikulazio epea zabaldu du

2015ean, 2016ean eta 2017an jaiotako haurren gurasoek egin dezakete jada aurrematrikulazioa. Astelehen arratsaldean haur eskolaren aurkezpen bilera egingo dute.

EATko Emakume Beteranoen taldeko hamabi kidek hartuko dute parte txapelketan.

Emakume beteranoak gorenean

Errenteriako Atletismo Taldeko emakume beteranoek Espainiako taldekako txapelketan parte hartuko dute. Lehiaketarik ez dute helburu, baina gogor saiatu dira euren tokia egiteko.

Bost edukiontzien sistema emaitza "oso txarrak" ematen ari dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

Lezoko EAJk hondakinak gaika sailkatzera animatu ditu herritarrak

Jeltzaleek udal gobernu taldea zoriondu dute, "herritarren gehiengoaren borondateari erantzunaz, hartu duten erabakiagatik".

olatz mitxelena
martin beramendi

Martin Beramendi absolbitu dute, bi auzietan

Txarako parkean egotzitako prebarikazioaren kasuan eta udaletik ustez dokumentazioa ateratzeko auzian absolbitu dute Oiartzungo alkate ohia.

Edukiontzien itzulera txalotu du Lezoko PSE-EEk

Bosgarren edukiontziaren erabiltzaileei hobariak emateko aukeraren alde lan egingo duela adierazi du sozialisten bozeramaile Jose Angel Sanchezek.

olatz mitxelena
Blanca Marquesen hilketa salatzeko elkarretaratzea.

Indarkeria matxistaren aurkako salaketa, beste behin ere

Hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu ziren Blanca Marquesen hilketa salatzeko.Sara Majarenas euskal presoari eta Izar alabari elkartasuna adierazi zieten.

Harremantxo

Indarkeria matxistaren kontra kalera

Pasaiako Udalak mugimendu feministak gaurko antolatu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta Harremantxok larunbaterako luzatu du bigarren deialdi bat.

olatz mitxelena
xorrola

Garraio azterketan sakontzeko, elkarrizketak egingo ditu udalak

Herri barruko garraio publikoa hobetu nahi du udalak, eta erabiltzaile eta ez erabiltzaile ez diren boluntarioen iritzia jaso nahi dute.

beira

Beira taldea disko berria prestatzen ari da

Bertsolaritza eta musika nahasten dituen taldea AME estudioetan da, hirugarren diskoa prestatzen. Baga Bigarekin aterako dute hirugarren diskoa.

Gehiago