Bi ikastaro berri eskainiko ditu Bekoz Bekok

Norbere burua maitatzen ikasteko tailerra eta yoga ikastaroa iragarri dituzte.

olatz mitxelena
Merkealdiak astelehenean hasi ziren eta bi hilabetez egingo dituzte.

Pagotxaren bila

Gabonak amaituta heldu dira merkealdiak saltokietara. Astelehenean itsatsi zituzten merkealdi kartelak erakusleihoetan, eta martxora arte mantenduko dituzte.

demografia

Pasaia handitzen ari da

Pasaiak 176 biztanle gehiago ditu; Azken bi urtetan barruti guztietan egin du gora biztanle kopuruak, batez ere Antxon.

olatz mitxelena
kamioiak

Kamioilari bat hil da Oiartzunen, bere kamioiak harrapatuta

Kamioilaria bere ibilgailutik jaitsi, eta kabinaren eta atoiaren artean zegoenean harrapatuta gelditu da. Larrialdi zerbitzuak iristerako hilda zegoen.

Zamakona ontziola

Askorretako langile ohi bati minbizia amiantoak eragin diola aitortu diote

Lanerako ezintasun iraunkorra aitortu dio gizarte-segurantzak.

olatz mitxelena
pasabidea, Herrera
batelerak

[Bideoa] Nerea Perez, Euskal Kirolari proiektuaren protagonista berria

Bateleren patroia bideo batean ageri da, arraunari lotutako euskarazko hiztegi propioa gazteengan hurbiltzeko helburuz.

olatz mitxelena

[Bideoa] Motxiladun umeak, 'Ur Handitan' saioan

Euskal presoen seme-alaben errealitatea, Espainiako zein Frantziako espetxetarako bidaiek, dispertsioak, senideei ezarritako zigor gaineratuak, haur eta gazte horien bizitza nola baldintzatzen duen erakutsiko du.

Bidasoko kontrabandisten ibilbidearen lehen etaparekin ekingo dio Trintxerrek ikasturteari

Zortzi etapetan osatuko dute 2018rako antolatu duten erronka berria.

olatz mitxelena

Karlos Saldise hil zutela 38 urte beteko dira hilaren 16an

Lezoarrek omenaldia egingo diote igandean, 12:30ean, haren izena duen plazan

EPA-HHiko ikasleek bisita gidatua egin dute.

Ondare kultural, artistiko eta naturala bertatik bertara

Errenteriaren ondare naturala, kulturala eta artistikoa herritarren eskura jarri nahi du udalak, eta horren harira, bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Armun?o

Brinkolatik Armuñora irteera, igandean

Itsastarrak-ek eta Herrerako Mendizaleek urteko lehen mendi irteera antolatu dute.

olatz mitxelena
fabrica.deboinas

Gipuzkoako taldeek osatuko dute II. Pagoa Rock Gaua-ren kartela

Larunbat gauean lau talde igoko dira Ergoiengo aretoko oholtzara, tartean Fabrika de Boinas antxotarrak

Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu martxan.

Ikastaro berriak jarriko ditu martxan Udal Euskaltegiak

Ikastaroak astean 10, 15 eta 20 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera bitartean eta interesdunek hilaren 26ra arte dute aukera izena emateko.

Maria de Lezo kalean ere margotuko dute bidegorria. Argazkia: Herri Bizia

Morrongilleta, Tulle eta Maria de Lezo kaleetan bidegorria margotuko dute

Orain arte dagoen ibilbide sareari koherentzia eman nahi dio udalak horren bidez, bizikletaren esparrua eguneratu eta segurtasuna handituta.

Zumalakarregi kalea

Antxon tiro bat bota duen lagunaren bila ari da polizia

Zauriturik ez da egon, ez eta atxiloturik

olatz mitxelena
joxean etxeberria harrera

Bazkaria eta erromeria antolatu dituzte, Joxean Etxeberriari harrera egiteko

Pasa den ostegunean egin zioten lehen harrera; hilaren 27an Madalensoro bete nahi du Kalera, kalera-k

literatuta.lezo

'Gelditu zaitezte gurekin', Lezoko urteko lehen literatura solasaldian

Euskarazko literatura taldearen urteko lehen bilkura otsailaren 28an izango da. Liburuak aurretik jaso behar dira, urtarrilaren 31 baino lehen.

Jose Angel Sanchez

Jose Angel Sanchez (PSE-EE), Ingurumen zinegotzi berria Lezon

Jose Angel Sanchez Gallardo PSE-EEko kideak kargua hartu berri du, gobernu taldean betebeharren berrantolaketa bat egin eta gero.

oiartzun ke

Oiartzunek ezin izan du Pasaia menperatu

Oarsoaldeko derbia jokatu zuten mutilen lehen taldeak; nesken partida bertan behera gelditu zen, elurragatik

Gehiago