plenoa oiartzun abendua 2018

Urteko azkeneko plenoa egingo dute asteazkenean, 11 puntukoa

Oiartzungo Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzea aztertuko dute, beste hainbat gairen artean

Odol emaileak Oiartzun

Abenduari dagokion odol ematea asteartean egingo dute

Anbulatorioan jarri dute zita, bihar arratsaldean; urteko azkeneko odol ematea izango da

LagunduZ iniziatiba martxan da, bigarrenez

Berdintasuna, hezkuntza, kultur aniztasuna, gizarte inklusioa, eta gizarte ekonomia arloetan Errenterian lanean ari diren gizarte kolektibo nahiz erakundeei zuzenduta dago iniziatiba.

Teknologia libreetan oinarritutako puntako web orri berria du udalak

Erabiltzeko erraza da eta hiru atal nagusitan banatu dute, herritarren beharretan eta interesetan oinarrituta.

hondakinak.lezo

Tamaina handiko hondakinen gaineko kanpaina abiatu dute Lezon

Herritarrek hondakin horiek epez eta tokiz kanpo utz ditzaten saihestu nahi du Lezoko Udalak. Asteazkenean hasi ziren kanpainarekin.

Atopiarpg proiektua urtebetean egi bihurtu beharko dute atzean diren sortzaileek.

Joko taula osatzen hasi da ‘AtopiaRPG’

Etzi Portu Maritimoko zortzi kidek Euskal Herrian eta euskaraz sortutako lehen rol jokoak, Durango Azokaren Lehen Sormen Beka irabazi du. Proiektua egi bihurtzeko urtebete dute. Ekarpenak jasotzeko prest daude.

Pasai Donibane ura

Donibaneko iturriko ura ezin da edan

Ur horniketa zerbitzuan azterketa egin ondoren, edateko modukoa ez dela ondorioztatu dute; beste barrutietan ez dago arazorik

Papresari "txeke zuria" eman diotela salatu du Eguzkik

Ingurumen Baimen Integratua eman diotela, eta Papresak eskatutako jardueraren zabalkuntza ere onartu diotela salatu du talde ekologistak.

Soinujole pasaitarrak Arrasaten distiratsu

Gipuzkoako XXXI Akordeoi Jaialdian parte hartu dute akordeoi ikasleek.

olatz mitxelena
jexux leonet

Jexux Leonetek egungo kargua berritzea bilatuko du 2019an

EH Bilduren alkategaia izango da 2019ko hauteskundeetan; koalizioaren Hauteskunde Batzordeak aho batez onartu du hautagaitza bakarra

Bizikleta ahalduntzerako tresna

Bizikume elkarteko Itziar Alonsok hitzaldia emango du asteazkenean (hilak 19) Bekoz Bekoren egoitzan

olatz mitxelena

Arraun ikastaroa antolatu du Hibaikak

Urtarrilaren 2an eta 3an egingo ditu ikastaroak 11-17 urte arteko gazteei begira.

Gabonetan eten egingo dute altzariak biltzeko zerbitzua

Urtarrilaren 8an jarriko dute martxan zerbitzua berriz ere

olatz mitxelena
Aste honetan hasiko dituzte apartamentuak egiteko lanak.

Gazteentzako Arramendiko apartamentuak eraikitzen hasiko dira

51 zuzkidura etxebizitza eraikiko dituzte gazteei begira; lanek 24 hilabete irautea aurreikusi du udalak.

"Oso garrantzitsua da zaleen errespetua eta maitasuna jasotzea"

Gipuzkoako harrobitik atera den saskibaloi jokalaririk emankorrenetakoa da Urko Otegi. Urrezko LEB ligan partida gehien jokatu duen jokalaria da pasaitarra: 515.

olatz mitxelena
txerri eguna 2018

[Galeria] Txerria eta giro ona borrokan aritu dira, protagonismoa nork lortuko

Txeri Eguna ospatu dute gaur Oiartzunen; ehunka lagun hurbildu dira Madalensoro ingurura, hango giroaren parte izatera eta gozatzera

Goienetxearen epaiketaren harira, batzar informatiboa

Goienetxea eta beste lau euskal preso epaitzen hasiko dira Parisen, astelehenean. Autobusa antolatu dute Parisera joateko.

Maratoi solidarioaren aurkezpnean izan dira Jon Txasko, Erika Martinez, Estibaliz Sagarmendi, eta Gorka Bengoetxea.

Elkartasuna, zumbaren erritmoan

Hilaren 22an egingo dute zunba maratoia Galtzarabordako kiroldegiaren pistan. Jasotako diru guztia, Mindara elkartearentzat izango da.

HITZA-lokal-berria-Adi

HITZA, egoitza berrira

Astelehenetik aurrera, HITZAren erredakzioa Errenteria-Oreretako Irun kaleko 8. zenbakian egongo da, Iztieta auzoan. Biharkoa, lekualdaketa eguna da HITZAn.

Musikaz beteta heldu da asteburua Pasaiara

Kontzertuak antolatu dituzte Antxon eta Donibanen

oarsoaldea
Gehiago