
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren aurtengo edizioa aurkeztu dute gaur. Berritasunekin dator lezoarren artean eta kanpoan erreferentzia den proba.

Ezagutzen duen orok kamera zintzilik duela irudikatuko du Mendi Urruzuno (Errenteria, 1971). Ihes egin ez dezan, une oro momentua izoztu nahian. Herrigintzari lotuta, argazkilaria baino gehiago argazki sortzailea dela adierazi du, “Memek dioen bezala [Jon Urbe argazkilaria]”. Aitortu du garatu “edo, agian, atzerapausoa eman” duela, eta, orain, argazkiak beretzat egiten dituela besteentzat baino gehiago.

Onintza Etxebeste eta Eneko del Amok Eva Campo Mueller Elkarteak ematen duen beka eskuratu dute. Saran diagnosi bat egingo dute, lurraldea abiapuntu.

‘Txakurrak euripean’ erakusketa inauguratuko du gaur Reina aretoan. Maritxalarren azken bost urteetako lanak ikus daitezke bertan. Martxoaren 9ra arte ikus daiteke.

Udalerriko kasko historikoetan bereziki nabaria da alokairu turistikoaren eragina.

Kukai Dantza Espainiako Estatuko Arte Eszenikoetako Max Sarietarako zazpi kategoriatan aurre-hautatu dute Erritu lanarengatik.

Jose Antonio Recondo Bravo idazleak bere azken liburu aurkeztu eta Errenteria gerran eta gerra aurrean (1868-1876) hitzaldia emango du astelehenean.

Urtebete bete du Zu! Zure Udala zerbitzuak. Urtebetean 49.000 herritar artatu ditu, 41.500 presentzialki eta 7.500 telefonoz.

Torturaren Kontrako Egunaren harira, ekitaldia egin du Oiartzungo Sortuk. Torturaren aitortza, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte.

Aurrera urratsak egin badira ere, ez dagoela gaur egun torturaren onarpena, erreparazioa eta berriz ere ez gertatzeko bermerik nabarmendu du ezker abertzaleak.