
Artikutzako trena zenak duela mende bat utzi zion bere bidea egiteari. Oiartzuar talde bat ondarea berreskuratzen ari da, museo txiki bat egiteko. Berezitasunak zituen burdinbide hark.

Errenteriako Udalerako hautagaitza aurkeztu duten bost alderdietako alkategaiak elkarrizketatu ditu HITZA-k.

Frontoia berritzerakoan, hainbat irudi grafiko marraztu dituzte sarrera nagusian. Guztira, sei modalitateri buruzko informazioa jarri dute.

Cristina Garcia Salinas PPren alkategaia da Pasaiarako. HITZAk, hauteskunde kanpaina bitartean, Pasaiako alkategai guztiei egingo dizkien galdera berberak luzatu dizkio Garcia Salinasi. Erantzunak elkarrizketan.

Rafael Bergaretxe alkategaiak buru duen taldeak zein proposamen egingo dituen xehatu ditu, arloz arlo, jarraitzaileekin egindako ekitaldian.

Kanpaina betean dira alderdi politikoak eta horren barruan bi ekitaldi izango dira gaur Errenteria-Oreretan. Elkarrekin Podemosena eta PSE-EErena.

Zehazki, hilaren 21etik 25era, biak barne, egingo dute greba Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena aldarrikatzeko.

Portu Agintaritzaren arabera, Pasaiako portua, batez beste, Espainiako estatuko gainontzeko portuak baina hiru aldiz gehiago hazten ari da.

Duela 27 urte geldirik dagoen etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren xehetasun ikerketa egitea erabaki duela udalak jakin dute bizilagunek, eta horren aurren, dagoeneko 1992an eremu horretako bizilagunek egin zuten eskaera bera egin zuten atzo Patxiku zelaian bertan egindako agerraldian, "etxebizitzarik eraiki ez dadila".

Tomaxen abenturak konpainiaren azken lana, familian eta umorez ikusteko aproposa

Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistako alkatetzarako hautagaiak, Idoia Mendia PSE-Eren Idazkari Nagusiak eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Idazkari Nagusiak hartuko dute parte ekitaldi horretan.

100 proposamen bildu dituzte programan; datorren astean postontzietara banatuko dute.

Oiartzo Batxilergo Ikastolako Markel Gurrutxaga, Anje Delgado, Danel Garcia, Yurene Fernandez, Garazi Perez eta Estibaliz Navarro ikasleak saritu dituzte.

Aurten ere gazteei begirako ekintzak eurekin batera antolatu nahi ditu udalak. Horri begira, duela hilabete Gaztelekuetako gazteekin hasi zuen bidea, eta jada herriko aisialdi talde eta ikastetxeetako 13-17 urte bitarteko gazteen madalenetarako ekintza proposamenak jaso dituzte.

Hainbat auzo zeharkatzen dituzten hiru orientazio mapa berri sortu ditu udalak. Fanderian kokatuta dago lehena; Alaberga, Galtzaraborda eta Beraunen barrena doa bigarrena; eta hirugarrenak, berriz, Agustinak eta Gaztaño zeharkatzen ditu.

Bertso jaialdiak eskainiko dituzte datorren astean Lizeoko eta Karmengo Amako ikasleek

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ekainaren 30era arte ordain daiteke. Ordainketa helbideratuta daukatenei ekainaren 6an kobratuko diete.