2019/5

Buhaminak

Baiona eta Galesetik etorriko dira udaberriko doinuak

Soinueneak urtaro oro egiten duen kontzertua datorren larunbatean egingo du, udaletxean. Ondoren, afaria egingo dute Ibargain Elkartean.

imanol.artola

Imanol Artola Oroitaldia, ekainaren 1 eta 2an

Imanol Artola Futbito Oroitaldian izena emateko aukera zabalik dago. Gehienez 32 taldek parte har dezakete. Zozketa maiatzaren 31n egingo dute Tiñelun.

Hauteskunde prozesua hasiko du Touringek

Une honetan, hautagaitzak aurkezteko momentua da, eta interesa dutenek klubaren bulegoetan aurkeztu ahal izango dute zuzendaritzarako hautagaitza.

aingeru oiartzabal

Adimen emozionalaren kudeaketari buruz ariko da Aingeru Oiartzabal

Killirikupe emakume taldeak psikologo oiartzuarra gonbidatu du, emozioei buruzko azalpenak eman ditzan. Ostiralean izango da bilera.

Zabarreren elastikoak eta zapiak salduko dituzte

Zabarre Taldeak hilaren 10, 11 eta 17an jarriko ditu herritarren eskura pirataren elastikoa eta zapia. Ekainaren 7tik 9ra dira aurtengo mendekosteak.

Lehen sektorea indartu nahi du EAJk lan aukera gisa

Lehen sektorea lan aukera bat izan daitekeela langabezian daudenentzat uste du EAJk, baita nekazaritza edo abeltzaintza ogibide egin nahi duten errenteriarrentzat ere, eta horri begirako proposamenak lantzeko, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusiarekin eta Arantza Ariztimuño Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusiarekin bildu da.

eskalada oiartzun

Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea

Itsasoarekin harremana duten jarduerak nabarmentzen dira eskaintzan

Zazpi domina irabazita, agur denboraldiari

Piraguismoko Haur Mailako Gipuzkoako txapelketa lehiatu da Irunen asteburuan; Maddi Tarragonak nagusitasun osoz irabazi du bere proba.

Segurtasun arloan duen proposamena aurkeztu du PSE-EEk

Segurtasunerako proposamen zehatza aurkeztu du PSE-EEk. Udal hauteskundeen barruan osatutako programaren barruan jaso dute proposamen hori, baina gaur aletu du Jose Angel Rodriguezek, PSE-EEren alkatetzarako hautagaiak, Goizane Alvarez eta Isaac Palentziak lagunduta.

Errefuxiatuen aldeko jarduerak antolatu dituzte Pasaian

'Aita Mari' itsasontziaren salbamendu lana ardatz, egitarau oparoa antolatu dute, datorren astean hasi eta Errefuxiatuen Aldeko Nazioarteko Eguna bitartean.

Gehiago