
Urteroko tradizioa berritu dute Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek. Arratsaldean jango dituzte bildutako puskak.

Abenduaren 6an euskal herritarrek ez dutela deus ospatzeko adierazi du koalizio abertzaleak. Horren ordez Pasaiari buruz gehiago jakiteko aukera emango diete herritarrei, badia oinarri hartuta.

Hilaren 12an oparitxo bat egingo dute, neguko solstizioa ospatzeko asmoz. Etxean bakoitzak dituen materialak berrerabiliko dituzte.

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu dituzte. 8 eta 18 urte arteko idazle gazteek beren sariak jaso dituzte, euskarazko literatura sustatzeko lehiaketan.

Emendakin transakzionalarekin lortutako adostasuna ez dela inongo "txeke zuririk" esan du alderdi sozialistak, eta "kritiko" jokatuko duela ziurtatu.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 49 deskontu bale banatu ditu guztira: 22 Oiartzunen, 14 Errenteria-Oreretan, 8 Pasaian eta 5 Lezon.

2020ko pareta egutegiko protagonisten bideoak abenduan zehar ikusgai izango dira OARSO BIDASOKO HITZAren web orrian eta YouTube kanalean.

Txerri Eguna ospatuko dute hurrengo larunbatean. Txerria eta txerrikiak izango dira protagonista, baina ez bakarrak, Ttur-tturrek antolatutako festan.

Xanisteban Eguneko Pala Txapelketako lehenengo fasea bukatu da. Astelehen eta asteartean jokatutako partidekin erabaki da nor pasatuko den hurrengo fasera.

Portugalgo Moita herria 2020ko Pasaia Itsas Festibaleko gonbidatua izango da, bi herrien iragana, oraina eta etorkizuna itsasoari lotua baitago.

2020ko aurrekontuetan ingurumen arlora bideratutako diru zatia %10 murriztu duela udalak salatu du Eguzkik eta "arduragabekeriatzat" jo du erabakia.

Bilboko Udalak antolatzen duen literatur lehiaketan saria eraman du idazle oiartzuarrak, 'Senide kontuak' ipuinari esker.

'Metaformosi abstraktutik groteskora' antzerki laborategia egingo dute, Paco Meuwly eta Xabi Lopez 'Jabato'-k eskainita. Izen emate epea irekita dago.

Lehenengoz, ekitaldia egingo dute argiak pizteko: Aitor Bordako presidenteak zapalduko du argiak pizteko botoitxoa.

2020ko aurrekontuan eta hurrengoetan Pasai Donibaneko saneamendu-lanak egiteko diru gehiago bideratzea eskatu diote Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiei.

Oiartzungo Euskaraldiko taldeak eta Abaraxka ludotekak antolatuta, Euskararen Festa egin zuten larunbatean, herriko kultur eragileen parte hartzearekin.

Ez ohiko udalbatzarra deitu du gaur Errenteriako Udalak, ez ohiko orduan: 16:00etan hasiko da. Puntu nagusia, aurrekontuei hasierako onarpena ematea proposatuko duena.

Herri bazkaria antolatuko dute San Pedroko Begi Haundi eta Antxeta tabernetan Hilaren 14ean. Babarrunak kozinatuko dituzte.

Gaur, Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak egin dituzte Lezo Herri Eskolan. Erabileran eragin dute egunotan, jolas batekin.