Zaldunbordako 'outlet' erraldoiari ezetz esan dio Errenteriako plenoak

Udalak aho batez egin du bat mozioarekin, eta tokiko merkataritza txikia sustatzearen alde egin du.

nik oiartzunen

Oiartzungo Udalak 'Nik Oiartzunen' kanpaina babestu du

Merkataritza txikiari bultzada emateko festan parte hartzera deitu du Oiartzungo Udalak, ostiral arratsaldean, eta herrian erosteko.

Tomas Garbizuren balio handiko lan bat berreskuratu dute

Tomas Garbizu lezoarrak egindakoa, biolin eta orkestrarako euskal sortzaile batek egindako lehen lana da. Ikerleta lan sakona egin dute.

Itzulia-Basque Countryren etapa bat Errenterian

Apirilaren 6tik 11ra bitartean egingo dute Itzuliaren 60. ekinaldia, eta laugarren etapak, Nafarroatik datorrenak, izango du helmuga Errenteria-Oreretan apirilaren 9an, eta hurrengo egunean, bosgarren etapa ere udalerritik abiatuko dute txirrindulariek Bizkairantz.

Lanuzteekin hasi dira Salva enpresan

Salva enpresako langileek gaur egin dute lehen lanuztea, eta bigarrena abenduaren 11rako iragarri dute. Zuzendaritzaren hainbat erabakirekin ez daude ados.

Pasaiako Udalak 850.000 euro bideratuko ditu inbertsioetara 2020ean

Podemos eta udal gobernuak aurrekontuen inguruko akordioa adostu zuten. EH Bilduk akordiorik lortu ez badu ere, alde guztien arteko borondate ona eskertu zuen.

Marta Teijeira eta Maddi Barrenetxeak irabazi dute Mintzagun saria

IKUSKAko euskarazko film onenaren saria irabazi du zinemagile bizkaitarren 'Hotzean garbitu' film laburrak, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek hala erabakita.

Mikelazuloren Zinezulok, Kurdistani egingo dio keinu gaur

Gaur egingo dute saioa, eta Reber Doskynen Radio Kobane dokumentala emango dute. Emanaldia, Kurdistanen izandako brigadista batzuk osatuko dute, bertan izandako esperientziak kontatuko baitituzte.

Trintxerpek kalean ospatuko du Euskararen Eguna

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira, egun osoko jaialdia antolatu dute, barrutiaren euskalduntzeari eusteko.

EH Bildu: "Ongizatea, berdintasuna eta berriztagarriei begirako diru zatiak murrizten ari da gobernu taldea"

Emendakinak aurkeztu dizkio EH Bilduk EAJ eta PSE-EEk osatzen duten gobernuak aurkeztu duen proiektuari. "Emendakinen helburua, lezoarren bizitza hobetzea, eta  herritarrak erdigunean jartzea da". Egin duen emendakinen zenbatekoa 300.000 eurokoa da.

Oztopoak oztopo, tokiko merkataritzari laguntzeko prest

Haizeteei eta euriari aurre egin zioten antxotarrek larunbat goizean, Laurak Bat elkarteak antolatutako 'photocallean' argazkia atera eta tokiko merkataritzari babesa adierazteko.

oiartzun ordizia garaipena

Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek bigarren garaipena jarraian lortu dute

Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du gizonen taldeak. Emakumeek, berriz, berdinketa garrantzitsua lortu du talde indartsu baten kontra. Areto futbolekoak, lider.

Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzak

Asteburu ona izan da oro har Lezoko taldeentzat. Nabarmentzekoa, Allerruren gizonen talde nagusiak liderra gainditu egin zuela Plazetan.

urubiak oiartzun

Arditurri inguruko urubiak ikustera joango dira

Hilaren 30ean ibilaldia egingo dute, Arditurri inguruetan. Nerea Pagaldaik emango ditu hegazti horiei buruzko azalpenak. Aldez aurretik eman behar da izena.

Bihar hasiko da San Pedroko III. Maketa Erakusketa

Maketen zaleek astebete izango dute Juan Palmer maketagile tailerrean egindakoak ikusteko. Erakusketa San Pedroko Kultur Aretoan izango da hilaren 23tik 30era.

urmendi harriak 1
lur korta

Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie haurrei, gaur zortzi

2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Manuel Lekuona bibliotekan, hilaren 29an. Adin tartea ikusita, heldu bat sar daiteke haur bakoitzarekin.

oiartzun ordizia

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-11-22)

Oiartzungo bi futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute. Lehian ariko den lehenengo taldea areto futboleko Oiartzun izango da, gaur arratsaldean jokatuko baitute.

Gehiago