nik oiartzunen

Merkataritza txikiaren alde egin ahal izango da ostiralean

Oarsoaldeko merkatari elkarteak kanpaina egiten ari dira komertzio txikiaren alde. 'Nik Oiartzunen' lelopean festa egingo dute.

[Bideoa] Sistema heteropatriarkalaren soka etetera doaz

Ez gara hiltzen, akatzen gaituzte. Lelo horrekin egin zuten manifestazioa atzo hamarnaka eta hamarnaka lagunek Errenteria-Oreretan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Haserre atera zen mugimendu feminista kalera, baina indartsu.

a25 oiartzun 2019

Emakumeek indarkeria matxistatik aske bizi behar dutela aldarrikatu dute

'Dena esanda dago' lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, oraindik dena egiteko dagoelako. Aske izateko neurri integralak eskatu dituzte.

alaia martin oiartzun

Alaia Martin hatz puntekin ukitzen ari da Gipuzkoako finala

Elorsoro kiroldegian egin dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia. Beñat Gaztelumendik irabazi du saioa, eta Martin bigarren izan da.

Indarkeria matxistaren kontrako manifestaziora deitu du Udalak

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Aho batez onartu dute adierazpen hori udal talde guztiek, eta bertan, indarkeria matxistaren "egitura izaera" nabarmentzearekin batera konpromisoa agertu dute emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.

Pasaiako Udalaren adierazpena Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen bateratua helarazi dute Indarkeria Matxistaren Kontrako egunaren harira.

Kalea hartuko dute indarkeria matxistaren kontra

Ez gara hiltzen akatzen gaituzte lelopean 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.

AEBko 'Skin' hautatu dute IKUSKAko film labur onena

Atzo bukatu zen IKUSKA. Guy Nativ zuzendariaren 'Skin' irabazi du era berean, publikoak emandako saria.

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garro ostegunean aterako da kartzelatik, baldintzapean aske

Mont de Marsan (Okzitania) espetxean aurkitzen da garro, eta bertatik eskumuturreko elektronikoarekin irtengo da; 2020 udaberrian amaituko du zigorra oreretarrak.

indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren hemezortzi biktima artatzen ditu udalak

Gaur Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da, eta dituen datuak eman ditu Oiartzungo Udalak. Gaur egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.

Argazkiak herrian, tokiko merkataritzari babesa adierazteko

'Nik Pasaian' lelopean tokiko merkataritzari atxikimendua adierazteko familia argazkia egingo dituzte hilaren 23an Antxon eta 30ean Trintxerpen.

Andreone atzeko auzokonposta gunea

70 familiak egiten dute auzo konposta Lezon

Auzo konposta egiteko bost gune daude orotara Lezon. Andreonekoa eta Arretxenekoa dira handienak. 2020aren hasieran batzarra egingo dute.

Parketarrak: haurrak eta gurasoak elkarrekin, euskaraz jolasten Lezon

Parketarrak egitasmoaren barruan, bi sasio egingo dituzte Lezon. Lehena bihar (ostirala) da, eta bigarrena hilaren 29rako antolatu dute.

isasti

Isasti etxadi ondoko espaloia konpontzen hasiko dira

Oinezkoentzako bidean hobekuntzak egiteaz gain, bertako hoditeria aldatuko dute. Lanek hiru hilabeteko aurreikuspena dutela jakinarazi du udalak.

girizia pala

Xanisteban Eguneko Pala Txapelketako emaitzak (2019-11-20)

Helduen txapelketako zortzi norgehiagoka jokatu dituzte Kontzejupean, astelehen eta asteartean. Haurren txapelketakoan, berriz, partida bat izan da.

Irisgarritasun Planaren berri emateko jardunaldia antolatu du udalak

Pasaiako Irisgarritasun Plana herritarren artean hedatze aldera, parte hartze jardunaldia antolatu du udalak ostiralean udalbatzar aretoan 11:00etan.

arraztalo altzibar

Osasun mentala izango dute hizpide Oarsoaldeko lau herrietan

Arraztalo eta Aldura Elkarteek Oarsoaldeko gaixotasun psikikoak dituztenen diagnostikoen emaitzak aurkeztuko dituzte herriz herri.

Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dituzte Lezon

Energia eta dirua aurrezteko aholku praktikoen Gipuzkoa Argitu tailerra hilaren 28an egingo dute, 19:00etan hasita, Kultura Aretoan.

Gehiago