Bi adarrek badutelako xarma

Behi eta zezen bereziak dira Oiartzungo 'Lete' baserrian bizi direnak: abelgorrien edertasuna dute helburu. "Izarrak" hezten dituzte Asier Etxeberriaren ukuiluan.

San Andres bertso paper lehiaketa, Legorbururen poltsikora

Eibarko ...eta kitto! eelkarteak antolatzen duen bertso paper lehiaketa irabazi du Legorburuk.

SAMARA VELTE MORAN KAZETARIA

«Informazio gehiago, ez da informazio hobearen baliokide»

Veltek ‘Nik sinesten dizut’ liburuaren aurkezpena egin zuen asteazkenean Antxon. Bortxaketaren mediatizazioaz hitz egiten du bertan, 2016ko Iruñeko talde bortxaketa oinarri izanda.

LORENA VALERA, DEFENTSA PERTSONALEAN ADITUA

“Adinekoek indarkeria matxistaren presentzia barneratuagoa dute”

Lorena Valera emakumeentzat autodefentsa ikastaroa ematen ari da Antxon, Bekoz Beko elkartearen ekimenez, azaroaren 25eko egitarauaren barruan.

hitzen lihoa oiartzun

[Galeria] Emakumeen sorkuntza Abisoaren sakonunetik azaleratu dute

Hitzen Lihoaren bigarren ekitaldia gaur hasi dute, parrokian. Ainara Lasak, Begoña Bergaretxek, Topa Nokak eta AMAK taldeek emanaldia eskaini dute.

haziak eguna 2019

[Galeria] Dibertsitatea altxorra dela frogatu dute Haziak Egunean

Haziak Eguna ospatzen ari dira gaur Oiartzunen. Dibertsitateak bertatik bertara ezagutzen ari dira haurrak eta helduak, modu dinamikoan.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna

Indarkeria sexista eta fobiarik gabeko herria eraikitzeko prest

Herritarrei eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa izatera deitzen duten seinaleak jarri ditu Errenteriako  Berdintasun Kontseiluak herriko lau sarreretan.

Topa Noka ele emez

Emeen hitzak iruten hasiko dira bihar

Asteburuan hasiko da aurtengo Hitzen Lihoa, ‘Ele emez’ izenburupean. Parrokian diziplina asko lotuko dituen ikuskizuna, bihar; irakurketa jarraitua, etzi.

MARIA MENDIZABAL, SOPRANOA

«Kulturaren oinarriak indartu beharko lirateke»

Maria Mendizabal soprano oiartzuarrak mundu erdian jaso du formazioa, eta aldi berean toki askotan azaldu du bere maila. Oiartzunen ere izango da abesten.

Obrak Mendiola bidean, lurrak egonkortzeko

Hilaren 10ean luizia izan zen Mendiola bidean euriteen ondorioz. Gaur bertan hasi dira bidea konpondu eta magala egonkortzeko obrak, Pasaiako Udalak jakinarazi duenez.

Donibaneko saneamenduaz hitz egiteko bilera egingo dute ostiralean

Eguzki Talde Ekologistak ur zikinen aferari heltzeko bilera deitu du ostiralerako, Donibaneko adinekoen egoitzan 18:30ean.

neguko futbito txapelketa oiartzun

Neguko futbito txapelketan parte hartzeko epea, zabalik

Oihartzun Guk-ek hirugarren aldiz antolatu du Neguko Futbito Txapelketa. Azaroaren 30era arte eman daiteke izena, eta biharamunean egingo dute zozketa.

'Llamame Yesi' liburua aurkeztuko du Oscar Gavilanek Noski liburu dendan

Liburu aurkezpenak antolatzen jarraitzen du Noski liburu dendak, eta ostiralean Oscar Gavilan, Eibarren jaio eta egun Salamankan bizi den idazle eta poetaren azken liburuaren gainekoak ezagutzeko aukera eskainiko du.

errenteria.musikal

Polentzi Gezala omentzeko kalejira, bihar

Polentzi Gezala txistularia jaio zela 100 urte beteko dira hilaren 20an. Herriko, eta hainbat herritatik etorritako txistulariekin kalejira egingo dute.

truk txapelketa gara

Truk txapelketa jokatuko dute Arraguan, 'Gara'-ren alde

Datorren ostiral gauean izango da 'Gara'-ren aldeko truk txapelketa, Aldeguna elkartean. Sari ederrak banatuko dituzte irabazleen eta errepeskakoen artean.

Donibaneko Gaztelekua

Haurren eta Nerabeen Eskubideen Egunaren harira jarduerak antolatu dituzte Pasaian

Datozen egunetan jarduera ugari antolatuko dituzte Pasaiako eragile ezberdinek, haur eta gazteak erabakien erdigunean jartzeko.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeen emaitzak dira zerrendan agertzen direnak. Denetik izan da futboleko, areto futboleko, eskubaloiko eta saskibaloiko taldeetan.

Gabon kanten sariketarako izena eman daiteke

Ereintza elkarteak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gabon Kanten Sariketa Probintzialean izena emateko epea zabalik da.

Gehiago