euskararen festa oiartzun

Euskarazko sorkuntza kalera aterako da hilaren 30ean

Euskaraldiak eta Abaraxka ludotekak elkarlanean antolatu dute Euskararen Festa. Hemezortzi kultura pilula eskainiko dituzte Oiartzungo sortzaileek.

Zigor Garrok azken agurra eman dio amari senide eta lagunek babestuta.

Zigor Garro baldintzapean aske geldituko da

Zigor Garro euskal preso oreretarra eskumuturreko elektronikoarekin aske uztea onartu du Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak.

Oarso Bidasoko Hitza

Donibane txotxongiloen herria izango da bost egunez

Bost egun, bost antzezlan. Hilaren 25etik 29ra Donibaneko Juanba Berasategi aretoak Titirijai 26. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia hartuko du.

David Perezen argazkiak, indarkeria matxistaren krudeltasunez

David Perez argazkilari lezoarraren irudiekin erakusketa jarri dute Lezoko Kultura Aretoan. Gaurtik hilaren 30era arte ikusteko aukera dago.

Giza eskubideen ekintzaileen babesgune

Herri Babesarea iniziatibarekin bat egin du Errenteriak; horren harira, udalak harrera egin zien atzo giza eskubideen aldeko hiru ekintzaileri.

Euskararen Egunak egitarau oparoa izango du

Euskararen Egunaren harira, askotariko egitaraua antolatu du udalak. Gaur aurkeztu dute egitarau hori Itziar Ostolaza Hizkuntza Politiketako zinegotziak eta Joxe Mari Jauregi Euskara teknikariak.

a25 oiartzun

Indarkeria matxistaren kontra bilduko dira astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladak deialdia egin du astelehenean elkarretaratzea egiteko. Lehenago, baina, batzarra egingo dute Munanierren.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna

Ahalduntzen, iluna eraldatzeko

387 eraso matxista izan dira Oarso Bidasoan aurten. Mugimendu feminista behin eta berriz ari da neurri integralak eskatzen indarkeria matxistari aurre egiteko.

Ikerne Zarate/ Rebeka Ruiz

Euskal dantzak ez du adinik

Errenteria Musikalek euskal dantzan aritzeko aukera eskainiko die helduei ere. Eskaintza berria da, eta atzo aurkeztu zuen. Helduei begirako euskal dantza ikastaroa da bat, eta dantzari izandako eta zaletasun hori berrartu nahi duten pertsonei zuzendutako beste bat. Halaber herriko adinekoentzako egoitzekin duten hitzarmenaren berri eman dute.

(H)arian sustatuko dute euskara

abenduaren 2tik 5era bitartean, hitzaldi musikatua, Baga Biga Higa emanaldia eta Anje Duhalderekin kantu afaria antolatu dituzte. Egitarauarekin  Euskararen Egunaren bueltan udalerrian antolatutakoak osatu eta indartu nahi dituztela esan dute Orereta Ikastolako arduradunek, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera "eta eragile izatera".

Lezoko PSE-EE: "Herrian gure presentzia indartu dugu"

Lezoko PSE-EE gustura dago azaroaren 10eko bozetan herrian lortutako emaitzekin. Espainiako Estatuan jasotako babesarekin ere gustura daude.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Lehen Erregionalean Trintxerpe gailendu zitzaion Pasaiari barrutien arteko derbian.

eskutik egitasmoa

'Eskutik' egitasmoa aurkeztuko dute astelehenean

Harrera etxeetan bizi diren 7 eta 12 urte arteko haurrei denbora eskaintzeko proiektu bat da, boluntarioekin. Gurutze Gorriak kudeatzen du.

kontrako eztarritik

[Galeria] Kontrako eztarritik, baina digestio onarekin

Bertso saio literarioa egin dute Oiartzunen. Alaia Martin, Miren Artetxek eta Uxue Alberdik bertso saioa eskaini zuten atzo arratsean, A25aren harira.

Santa Zezilia, Otxote erritmoan

Karnaba Otxoteak eta Ardual Otxoteak emanaldia egingo dute basilikan igandean.

bi bemol

Bi Bemol musika bikotea, Buskers Festivaleko finalera

Amaia Mitxelena eta Edurne Saizar oiartzuarrek osatzen duten bikotea finalera pasatu da. Donostiako Gabonetako Ferian izango da.

Kazkabarra Gaintxurizketan

Gaintxurizketa txuri une batez

Eguraldi txarrak ez du arnasgunerik eman azken egunotan, eta asteburura begira, egoerak ez du hobera egingo. Gainera, alerta horia egoera ezarri dute kostaldean.

Familientzako arkeologia tailerrak antolatu ditu Albaolak iganderako

Igandean 11:00etatik aurrera familientzako arkeologia tailerra egingo dituzte Albaolan. 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekintza eta heldu baten laguntza jaso beharko dute.

Donibane Eskubaloia
oiartzungo saskilagunak

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-11-15)

Oiartzungo Saskilagunen lehenengo taldeak etxean jokatuko du bihar arratsaldean. Bigarren taldeak Oarsoaldeko derbia izango du Errenteria-Oreretan.

Gehiago