
Pasaia Kayak taldeko piraguista oiartzuarra Shaoxingen (Txina) lehiatu da, Junior Mailako Munduko Maratoi Txapelketan. Hogeigarren izan arren, esperientzia ez du ahaztuko.

Abaraxka ludotekak antolatuta, Gau Beltza ospatu dute Oiartzunen. Beldurrak uxatzeko asmoarekin, ibilbide beldurgarria egin dute, hilerri ondotik pasatuta.

Hitzen Lihoa proiektuak bigarren ekitaldia egingo du azaro eta abendua bitartean. Oraingoan, emakume sortzaileengan jarriko dute fokua, transmititzeko.

Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta,"istorioa errepikatu delako". Azken egunetan hiru emakumek eraso matxistak jasan dituzte Errenteria-Oreretan, eta hirurak bikote ohiek eraso dituzte.

Eraikuntza Artapena SL enpresak eraikiko dute erabilera anitzeko eraikina, plenoak hala esleituta. Bost milioi eta erdi euro pasatxoko kostua izango du.

Azken urteetako pertsona kopuru handiena kontratatuko du udalak aurten enplegu planen bidez. Horretarako 500.000 euroko inbertsioa egingo du, eta azken lau urteotan, berriz, ia hiru miloi euro bideratu ditu enplegu planetara eta 156 pertsona kontratatu.

Lezoko Gazte Asanblada dago iniziatibaren atzean eta helburu argia du, garai bateko Lezoko ohiturak berreskuratzea.

Ekintza sinboliko bezain deigarria egin zuten bart ehunka herritarrek Pasaiako badiaren bokalean. Bi bazterrak argitu zituzten, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko.

Ehunka pertsonek badiaren bokaleko bi bazterrak argitu dituzte, demokraziaren alde eta Kataluniar herriari babesa emateko. Bide berri bat argitu daitekeela frogatu dute.

Azaroak 25 hurbil izanik, Gaxuxa Emakume Elkarteak eta Lezoko Udalak jada aurkeztu dituzte lehen ekitaldiak. Gehiago izango direla iragarri du udalak.

Gaur 18:00etatik aurrera 2020ko Euskaraldiaren berri emango dute, San Pedroko Udal Aretoan eta Trintxerpen dagoen Pasaiako Udal Euskaltegian.

Prosa eta poesia lehiaketetan 8-18 adin tartekoek parte har dezakete. Sarien banaketa abenduaren 4an egingo dute. Kategoria bakoitzeko bi sari daude.

Maiztasun handiz odola eman izanagatik, 30-40 lagun omentzea aurreikusi du Oarso Bidasoko Odol Emaileen elkarteak.

Alain Aierdi Gurpegi zuzendari artistikoak Garmendiak gustuko zituen obra batzuekin osatu du egitaraua.

Errenteria Film Laburren Jaialdia azaroaren 21etik 24ra egingo dute hogeita laugarrenez.

Abaraxka ludotekan ostegunean bilduko dira, Gau Beltzerako prestatu behar dituztenak fintzen joateko. Arropa zaharra eta kalabazak eramateko eskatu dute.

Elikadura kalitatearen inguruko tailerrak antolatu ditu Udal Liburutegiak, Jone Mendarte dietistarekin.

Arrandegi saltzaile ikastaroa azaroaren 11n hasiko da. Lan txertatze indize altua duen lanbidea dela zehaztu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

LAB sindikatuak salatu duenez, langileei bi nomina zor dizkiete, udako paga eta finikitoa.