Handitik erraldoira egin du urratsa Atlantikaldiak

Aurtengo Atlantikaldiak 33.000 bisitari edo parte hartzaile izan ditu, "iaz baino %10 gehiago". jaialdiak hazten eta hezten jarraitzen duela erakusten dute datu horiek.

argi dugu bidea

[Bideoa] 120 frontal piztu dira, mendi tontorrean

Aiako Harrian egindako ekintza ikusgarriaren bideoa zabaldu du Gure Eskuk. Xehetasunetan sakondu gabe, hamarnaka lagunek egindakoa islatzen dute.

aiako harria katalunia

Aiako Harrian ere bai, argi dute bidea erreferenduma dela

Oarsoar talde batek antolatutako ekintza ikusgarria egin dute arratsean Aiako Harrian. Gailurretik argi seinaleak egin dituzte, Kataluniarekin elkartasunez.

orriz orri euskara erabili

Euskarazko literaturaren aldeko apustua egingo dute udazkenean

'Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri' dinamika aurkeztu dute Pasaian, irakurzaletasuna, udal liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko asmoz.

Mitikoak izan zirelako, aitortza

Los Xey talde mitikoari aitortza egingo diote, eta omenaldi horren erantzule Golden Apple Quartet eta EMKE Errenteriako Musika Banda izango dira

Bertakoak eta osasungarriak

Landalur Azokaren hamabosgarren ekinaldia egingo dute larunbatean egun osoz gamon zumardian.

Ez dute amore emango

Jubilatuen martxak Madrila iritsi direla eta, kalera atera da gaur Duintasuna Errenteria-Oreretan.

Lezo, itsaspean

Lezo Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren portu izango da larunbat honetan eta hurrengoan. Ostiraletan, haurrentzako emanaldiak izango dira.

arizmendi enea

Ondarearen Mahaiak Arizmendi-Eneko obrak bisitatu ditu

Ondarearen Etxea izango denaren eraikina ikusi dute, espazio antolaketa ezagutzeko. Arizmenditarrak han izan dira, obrak epe barruan daudela ikusten.

Ordenantza fiskalak, lehenengoz, aho batez

EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak osatzen duten gobernu taldeak aurkeztutako proposamenari hainbat emendakin egin zizkioten oposizioko bi alderdiek, baina negoziaketa prozesuaren ondoren eta emendakinetako batzuk transakzionatuta, alderdi guztien onespenarekin egin dute aurrera ordenantza fiskalek.

Odola emango dute Antxon hilaren 16an

Pasai Antxoko Osasun Zentroan egingo dituzte odol emateak 18:30etatik aurrera.

txost enrike abril 2019

Txost Enrike Abrileko finalerdietan arituko da

Zubietan jokatuko dituzte bi finalerdiak, datorren igandean. Txostek etxeko taldearen kontra neurtuko ditu indarrak.

odol ematea oiartzun urria 2019

Datorren asteartean egingo dute urriko odol ematea

Hilaren 15eko arratsaldean egingo dute odol ematea, eta bi orduz emateko aukera egongo da. Abuztuan 43 boluntario izan ziren.

Jorge Oteizaren erakusketak azken txanpa hasi du

Eskultorearen lanari buruzko erakusketa amaitzear da. Igandera arte Oteiza hizpide izango duten hainbat jarduera antolatuko dituzte.

Badute non ontziratu

Hasiak dira lanak Iztieta pasealekuan, Hibaikaren egoitza den Matadero parean ontziralekua egiteko.

ArkaHitzak, bertsolaritzari ateak zabalik

Xenpelar Bertso Eskolak bertsolaritza lau haizetara zabaltzeko saiakeran murgilduta jarraitzen du.

oiartzungo udala ibilgailu elektrikoa

Udalak lehen ibilgailu elektrikoa eskuratu du

Eraginkortasun energetikoan beste urrats bat dela adierazi dute udaleko arduradunek. Elektrikariek erabiliko dute ibilgailu berria.

Pasaia Kayak Zaragoza

Garaikur sorta ekarri du Pasaia Kayakek Zaragozatik

Ion Carballok beste garaipen bat lortu zuen Zaragozan, lehia biziko proba batean. Jubenil kategorian, Irazuk ez zien aukerarik eman arerioei.

San Juan Neskak 2019 kontxa

San Juan Koxtapeko arraunlariak omenduko dituzte larunbatean

2019ko sasoian zehar egindako lana eskertzeko, jai handia egingo dute 19:00etatik aurrera.

Zinema Ttikia, bitan gozatzeko

Zinema Ttikia egitasmoko kideek bi film prestatu dituzte larunbatean ikusi ahal izateko. 17:00etan eta 19:00etan dira bi emanaldiak, Gezalan.

Gehiago