
Ostiraletik aurrera bost egunez jaia izango da nagusi barrutian. Gaurko eguerditik Trintxerpeko adinekoek jubilatuen jaiak ospatzen ari dira.

Kirola, eta bereziki, futbola oinarri hartuta, elkarlana eta bizi ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu Madalena Cup kirol ekintzak. Hirugarrenez helduko da igandean.

Tresna berri horren helburua herriko kultur eragileak, guztiak ahal dela, eta haien arteko harremanak identifikatzea da, argazki erreal bat egiteko.

Postetxe atzeko eremuan, Aduana kalean eta Gudari Plazaren alboan kokatzen den portu eremuan aparkatzeko baimena emango du Pasaiako Udalak.

Lehen hitzordua gaur bertan egin du. Iñigo Astiz eta Miren Peñagarikanok poesia errezitaldia egingo dute. Lehenak, bere azken lana aurkeztuko du Analfabetoa (Susa, 2019); bigarrenak, Nik kontrolatzen dut makina aurkeztuko du, berriz. Azken hori, doan jaisteko aukera dago hemen. 19:00etan izango da errezitaldia.

Jai egitarauaren 9.400 ale argitaratu ditu udalak, eta bihar, etzi eta etzidamu banatuko dituzte 10:00etatik 13:00etara udaletxeko arkupetan. Udal eraikinetan eta auzo elkarteetan ere izango dira egitarauak.

Xanistebanetan Elizalde Herri Eskolako jolastokian zer entzungo den zehaztu dute. Parte hartzaile gehienak DBHkoak dira, eta neskak.

Ezkaba gotorlekuko erakusketa bat eta 1936ko Gerra genero ikuspegi batetik aztertuko duen hitzaldia antolatu ditu Kattin Txikik.

Bazkariak dira gaurko protagonistak Antxon. Oarso kalean, herriko marmitakorik onena dastatzeko aukera izan dute. Jubilatuen elkartean ordea, parrillaren alde egin dute.

Aste Solidarioa egin berri du Langile Bankuak. Egoera zaurgarrienean dauden familiak protagonista bihurtuta, langileen arteko elkartasuna dute oinarri aukeratu ez, baina egokitu zaien zulotik irteteko.

Gaztañoko Krosaren zortzigarren edizioa egingo dute hilaren 15ean. Izena emateko aukera zabalik dago Herrikrosa plataformaren webgunean.

Uztailaren 12an amaituko da eskaerak egiteko epea.

Antxoko San Fermin Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Beñat Garcia Sagarzazuk irabazi du. Uztailaren 4tik 8ra dira barrutiko jaiak.

2 eta 3 urte arteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak, datorren ostegunean. Bibliotekan izango da saioa.

Egun osoko festa antolatu dute ikastolan. Gynkana, emanaldiak, bazkaria eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte Ikastola Egunean.

Pello Añorgak, Iosu Mitxelenak, Jokin Mitxelenak eta Antton Kazabonek beren sariak jaso dituzte, Iruñean. Ikasleek eman dute botoa.

Bihar arratsaldean egingo dute ikasturteko azkeneko saioa. Erraldoi txikiek eta musikariek girotuko dute arratsaldea, eta askaria egongo da.

Angel Blanco Egoskozabalek aurkeztutako kartela izan da irabazlea.

Sanpedroetarako prestatzen hasiko dira danborradakoak. Astearte eta ostegunetan elkartuko dira, eta 26 izango da entsegu nagusia.