
Udalaren ekarpenarekin errefuxiatuen guneetan dauden pertsonak dituzten beharrak asetzeko materiala erosiko du ACNURek.

Astebete pasatxo falta da Zabarre lehorreratu eta bere herrira itzultzeko jaiekin batera. Datorren ostiralean izango da (ekainak 7) eta aurten ere jai egitarau askotariko eta zabala prestatu dute Mendekoste Jaiak merezi moduan ospatzeko.

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Gurpilartea elkarteak udalarekin elkarlanean. Doakoa da eta helduei begirakoa.

Trafikoan hainbat neurri hartuko ditu Udaltzaingoak igandean Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren harira. Hala, 09:00etatik 20:00etara herri erdialdea oinezkoentzat eremua izango da eta motordun ibilgailuentzat itxita egongo da.

2382 boto lortuta, Junkal Mintegia buru zuen lista garaile izan zen Pasaian. Koalizio abertzaleko kideek nabarmendu dute benetako irabazleak herritarrak izan direla, "indar politiko honek bere militante eta zaleekin prestaturiko proposamena izan da garailea".

Tio Teronen Semeak dantzarien taldeak bere 'FreshCool' ikuskizunaren 100. emanaldia egingo du bihar (ostirala) Donostiako Konstituzio plazan.

Jaizkibelgo eremu militarrerako martxaren laugarren ekitaldia igandean egingo dute. 10:00etan abiatuko dira Lezoko Gurutze Santuaren plazatik.

Elorsoro kiroldegiko kantxan emanaldia eskainiko dute dantza taldekoek. 'Dantza' filmari keinu bat egin nahi izan diote.

Ekainaren 7 eta 8an egingo du Urdaburuk irteera.

Urtero legez, Pasai Antxok bere Sagardo Eguna ospatuko du. Larunbatean izango da eta ohiko lekuan burutuko dute, Gure Zumardian.

Arizmendi-Arbelaitz eta Zapirain-Susperregi bikoteek asteburuko partidak irabazi dituzte, eta Hirugarren Mailan aurrera egin dute. Beste batzuek ez dute zorte onik izan.

Beren kalearen "egoera antihigienikorekin" nazkatuta daude bizilagunak

Artikuluak euskaraz idaztera animatu dute, eta emakumeei dei berezia egin diete, egun, kolektibo hori minoritarioa delako kolaboratzaileen artean.

Asteazken arratsaldean egingo dute aurkezpen bilera. Datu praktikoak emango dituzte, eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte.

Igeriketa lehiaketa egingo dute bertan, eta 14:30etik 19:30era itxita izango da.

Allerruk ezin izan du sailkapenean atzean duen Deusto Donostiaren zelaian punturik lortu. Bi akatsek galtzera kondenatu dute.

Iñigo de Pequek zuzenduko du bisita gidatua eta entzunaldia eskainiko dute. Ondoren, Irungo Junkaleko elizako organoa ezagutuko dute.

Futbol talde nagusiek kale egin dute asteburuan, baita saskibaloikoek ere. Areto futboleko taldeek, berriz, bi partida jokatu eta biak irabazi dituzte.

Gaztetxoen eta helduen mailak antolatzea da Giriziakoen helburua. Finalak mutilen txapelketaren azken partidekin batera jokatuko lituzkete.