2020/1

Haurtzaro, Zaporeak-en janari bilketan laguntzaile

Alcampon izango dira Haurtzaro Ikastolako ikasle eta irakasleak, 17an eta 18an egingo den bilketan.

Errehabilitazio efiziente eta adimendunaren gaineko tailerra, Oarsoaldeko herrietan

Tailerraren helburua, araudiaren, laguntzen eta diru laguntzen gaineko informazioa eman, bizilagun komunitateei erabakiak hartzen lagunduko dien metodologia azaldu eta Oarso Hiru-R enpresa-iniziatiba azaltzea da.

itsaspeko bihotzak

Udaletxeko pleno aretoa haurrentzako areto literario bilakatu dute

Galtzagorri Elkarteak 'Itsaspeko bihotzak' areto literarioa prestatu du aste honetarako. Gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzea da helburua.

Idiazabalen irabaztea ezinezkoa izan du EPLEk

Trinketeko finala jokatuko du EPLEko Aranburuk datorren asteburuan.

oiartzun sestao

Oiartzungo kirol taldeek asteburu ia biribila izan dute

Mutilen lehenengo futbol taldea kenduta, gainontzeko talde guztiek punturen bat lortu dute asteburuetan jokatutako partidetan.

San Juanen hiru garaipen Batel Ligako lehen jardunaldian

Hibaikako eta Illunbeko batelek ere parte hartu dute Donostiako estropadan. Hurrena, otsailaren 2an Pasaian.

mendiburu 14 obrak

Mendiburu 14 eraikitzeko lanak hasi dira

Gaur hasi dira eraikina eraisteko prestaketak, eta ekainerako lurrera botata egongo dela iragarri du udalak. Trafikoan eragina izango du.

Lurdes Oiartzabal eta Hodei Lujanbio, lehenak Mitxintxolan

Inoizko parte hartzaile gehien jaso zituen Itsas Mendiren lasterketak atzo, 121 partaiderekin. Oinezkoen martxan beste 100 kide izan ziren.

Bertso saio handia Donibanen

Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Uxue Alberdi bertsolariak bilduko ditu Juanba Berasategi aretoko oholtzan.

correos oiartzun

Iparralde hiribideko tarte bat zamalanetarako erabiliko du Correosek

Mendiburu 14ko eraikineko obrak direla eta, astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan posta bulegoko langileei erreserbatuta egongo da zati bat.

Diru laguntza lerro berria zabaldu du udalak 700. urteurrenaren egitaraua sortzeko

Urteurren hori merezi moduan ospatzeko lanean hasia da udala, eta lan hori herritarrekin batera egin nahi du, elkarlanean; diru laguntza deialdi berezia jarri du martxan horretarako.

puntu lila

Indarkeria matxistak duen eraginari buruzko txostena aurkeztuko dute gaur

Udaleko Feminismo Sailak egin du diagnosia, eta gaur aurkeztuko dute, ekitaldi irekian. Udalak eta mugimendu feministak joateko deia luzatu dute.

Ereñotzuko presa eraistea eskatu du Eguzkik

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak  ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori.

abaraxka kantuz

Abaraxkakoak kantuan ariko dira, Itziar Navarrorekin

Ludotekak eta Soinuenea fundazioak elkarlanean antolatzen duten 'Abaraxka kantuz' iniziatibaren saio berria egingo dute bihar.

mendiburu

Mendiburu eta Oñatibia kaleak lotzen dituen pasabidea, itxita

Mendiburu 14 eraikinaren obrak direla eta, bi kaleen arteko lotura itxi dute.

'Gazte harrigarria' proiektatuko dute larunbatean Zinema Txikian

Hilaren 18an izango da ikusgai Antxoko Kultur Etxean 'Gazte harrigarria' eta beti bezala, euskaraz.

beti gazte oiartzun

Beti Gazte taldeko sokatiralari oiartzuarrak, gaur 'Gure kasa' saioan

Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko hamahiru kirolariak izango dira saioan. Tartean izango dira Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak.

Lezoko PSE-EE, elikagaien xahuketaren kontra

Mozioa erregistratu du gaiaz hurrengo udalbatzarrean hitz egiteko.

Gehiago