2020/1

Lorpen handiak EATko kirolarientzat Atletismoko Euskadiko Master Txapelketan

36 dominarekin itzuli dira Errenteria-Oreretara EATko atletak: 19 urre; 7 zilar; eta 6 brontze. Gainera, bi laugarren postu ere eskuratu dituzte.

ortentsia izan nahi dut

'Ortentsia izan nahi dut' lanarekin bueltatuko da antzerkia

Abarka antzerki taldeak bere lana taularatuko du datorren igandean. Oier Guillan eta Joseba Sarrionandiarenak dira antzezlanaren testuak.

mutriku-oiartzun

Oiartzun Kirol Elkarteko klubek modu traketsean hasi dute urtea

Oiartzungo hiru taldek jokatu dute asteburuan, eta denek galdu dute. Hori bai, kontsolatze aldera, porrot guztiak etxetik kanpo izan ziren.

Bilbo eta Baionara deitu du Sare Herritarrak

Bilbora joateko autobusetarako txartelak Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernan eros daitezke; Baionara joateko ez dute autobusik antolatu, eta hala nahi dutenek, beren kabuz joan beharko dute.

Kukai Dantzaren hitzordu hirukoitza, etxean

Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.

Sanpedrotarra Futbol Elkartea, areto futboleko Gipuzkoako Kopako txapeldunorde

Gipuzkoako bigarren onenak dira San Pedroko neskak. Ostiralean Antxo AFk 3-4 galdu zuen Ibarrako Laubururen aurka, tentsio handiko norgehiagokan.

oiartzun bertsoak 2020

Etxerat-ek antolatutako bertso saioak Elorsoro elkartasunez beteko du

Oraindik geratzen dira sarrerak etziko saiorako, bihar arte. Punta puntako zortzi bertsolari igoko dira Elorsoro kiroldegiko oholtzara, tartean Jon Martin oiartzuarra.

Mariasun Landa Sariak 2019
pse jostiluak

Jostailu bilketarekin pozik daude PSE-EEko ordezkariak

Zortzigarren urtez jarraian, PSE-EEko Errenteriako taldeak eta Gipuzkoako JSE-Egazek jostailu bilketa egin dute. Gurutze Gorriak banatuko ditu.

joanes larretxea

Bilbo eta Baionako manifestazioetara joateko deia egin du Sarek

Igandean egindako herri lasterketan modu batera edo bestera parte hartu zutenei eskerrak eman dizkiete. Autobusentzako zerrendak zabalik daude.

Gabonetako otarrearen sariduna Matilde Guerrero izan da

Atzo egin zen Gabonetako otarrearen zozketa eta badugu sariduna. Saridunekin harremanetan jarriko da HITZA.

Eskola kirola profesionalizatu nahi du udalak.

Kirolarekin lotutako diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako laguntza edo antzekoak jasotzeko programetan dauden familiei bideratuta daude laguntzak.

'Modesto kapitaina' San Pedron porturatuko da igandean

Joxerra Fachado aktoreak 'Modesto Kapitaina' obra antzeztuko du San Pedroko udal aretoan hilaren 12an (igandea).

karrika bertso

Bertso bazkaria egingo dute Artaso elkartean, hilaren 25ean

Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak gonbidatu dituzte Karrikako babarrun jatera. Herriko hainbat txokotan salgai daude txartelak.

Fernando Caballero, Ekain Baigorrotegi eta Lide los Santos Pinturas Iztietako lehiaketaren irabazleak

Bihar banatuko ditu Pinturas Iztieta saltokiak antolatzen duen pintura lehiaketako sariak. Irabazleak ezagutarazi du aurretik, eta lan irabazleak, gainera, saltokiko erakusleiho nagusian jarri ditu.

Ipar Euskal Herriko eta bertako eskubaloia, larunbatean Lezon

Ipar Euskal Herriko Stade Hendayais eta Zibero Tardets taldeek, eta ondoren Munttarpeko neskek jokatuko dute Bekoerrotan.

Itsastarrak Mendi Taldea jatorrira itzuliko da igandean

Mendikute igoko dute igande goizean, taldeak igo zuen zuen lehen mendia alegia. Jarraian, Erniozabal eta Ernio mendietara joko dute.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola
Gehiago