2020/1

pentsiodunak oiartzun greba
U-30 GREBA OROKORRA

Pentsionistak grebara, etorkizuna beraiena dela aldarrikatzera

Ostegunerako zita jarri dute, Alderdi Ederren. Pentsiodunek ere murrizketak jasan dituztela salatu dute, eta pobreziaren aurpegia feminizatuta dagoela.

greba agerraldia oiartzun
U-30 GREBA OROKORRA

Greba orokorreko ekintzen egitaraua aurkeztu dute Oiartzunen

Oiartzungo greba batzordearen deialdiarekin bat eginda, hamarnaka oiartzuarrek agerraldia egin dute, grebarako dituzten arrazoiak azalduz.

[Galeria eta bideoa] Antxotarrak, haserre, kalera atera dira

"Antxo jasaten ari den utzikeria" salatzeko elkarretaratze oso jendetsu eta zaratatsua egin dute arratsean Gure Zumardian.

labandibar bilbao

Cafe Bar Bilbao Teatro Labur Saria, Labandibarrentzat

'Salaketa' antzezlanarekin irabazi du Bilboko topaguneak ematen duen sarien euskarazko atalean. Egoera "absurdo" bat da lanaren abiapuntua.

"Gutxieneko zerbitzu publiko duin eta kalitatezkoak" aldarrikatu dituzte

Pasaiako udaltzainek esan dute langile eskasia dutela, eta hutsik dauden plazak ez direla bete.

Oarso Bidasoko Hitza
oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2020-01-24)

Futbol talde ia guztiek etxean jokatuko dute, nesken hirugarren taldeak izan ezik. Saskilagunen bi taldeek klub bereko talde bana izango dute arerio.

U-30 Greba Orokorra

Etorkizuna eraikitzeko aliantza

U-30eko greba orokorrerako astebete falta denean motorrak berotzen ari dira herri guztietan. Lan, pentsio eta bizitza duinen alde egiteko nahikoa arrazoi daudela uste dute deitzaileek.

XABI BERAZA, IRAURGI SB-KO JOKALARIA

«Ez dut izarra izan nahi, minutuak nahi ditut»

20 urte baino ez dituela irabazi du Berazak lehen titulua Iraurgi taldearekin, Zilarrezko LEB Kopa. Burua ez du galdu, ordea, gazteak. Etorkizunari begiratu gabe, egunez egun ikasten ari da.

sahara

El Watan elkartea janaria biltzen ari da, Saharara bidaltzeko

Herriko ikastetxeetan ari dira bilketa egiten, baita Labore Oarsoren egoitzan ere. Hurrengo asteburuan Mamuten egingo dute bilketa.

Pasaia Itsas Festibala, FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

Euskal Autonomia Erkidegoak azokan duen postuan aurkeztu zuten atzo itsas ondarearen defentsa egin nahi duen jaialdia. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da festibala.

salaketa labandibar

Labandibarren 'Salaketa' lan saritua, Internet irakurgarri

Idazle oiartzuarrak ostiralean jaso zuen Cafe Bar Bilbaok ematen duen antzerki laburreko saria. Beraien webgunera igo dute.

gotti betti kontzejutik

'Kontzejutik' udal aldizkaria, diseinu berrituarekin

Gotti Betti hilabeteko agenda gero eta aberatsagoa delako aldatu dute formatua. Etxez etxe banatuko da, ohi bezala.

Pasaiako hirugarren Kirol Gala, asteazkenean

Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egingo dute ekitaldia. Pasaiako kirol elkarte, eragile eta norbanakoek 2019an egindakoa aitortuko dute.

oiartzun plenoa

Asteazkenean egingo dute urteko lehenengo plenoa

Hamar puntuko gai zerrenda landuko dute, eta gehienak herriko eragileekin dituzten hitzarmenei buruzkoak izango dira.

gazte izanak abadiño

Gazte Izanak Abadiñoko sanblasetara joango dira

Otsailaren 3an txango 'konpletoa' egingo dute jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek: gosaria Durangon, feria Abadiñon eta bazkaria Mutrikun.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2020-01-24)

Asteburu oparoa dute Lezoko kirol taldeek. Bakoitza bere neurrian, lehia bizian ariko dira.

Sanjuandarrak, dantzan

ETB1eko 'Dantzatzen den herria' telebistako saioan protagonista izan dira Donibaneko biztanleak. Asteazkenean eman zuten sanjuandarren atala.

Gehiago