Azken orduetan COVID-19an beste positibo bat, Jesusen Bihotza egoitzan
Guztira 16 COVID-19 positibo hauteman dituzte Gabierrotako adinekoen egoitzako egoiliarren artean.
Azken orduetan beste Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean hiru COVID-19 positibo hauteman dituzte, horietako bat, Errenteriako Jesusen Bihotza egoitzan—beste biak Hernanin izan dira—.
Gabierrotako adinekoen egoitzan 16 dira COVID-19an positibo diren egoiliarrak, eta bertakoa langileak, berriz, lau. Agerraldi horretan hogei lagun kutsatu dira.