
Udalerriko beste hainbat industriagunetan egin bezala, Oiartzungo Udala Talaiako azpiegitura txukuntzen ari da. SPRIren diu laguntza du.

Pasaiako udal liburutegiek, 'ipuinaren unea' eskaintzen jarraituko dute, online formatuan bada ere.

Langileek salaketa eguna izan dute gaurkoa. Gehiengo sindikalak deitutako aldarrikapen argazkiekin bat egin dute hainbat enpresa eta lantokitan.

Bi egun baino ez dira falta aurtengo Atlantikaldirako proposamenak bidaltzeko, eta antolakuntza lantaldeak horretara deitu ditu herritar eta eragileak

Asteazkenero egingo dituzte, hiru astez segidan, 10:30ean hasita. Biharkoa izango da lehena, eta bertan, immunitate osasunaz arituko dira; maiatzaren 6an, iturriko edo botilako ura izango da hizpide ; eta maiatzaren 13an, azkenik, disruptore endokrinoez hitz egingo dute, hau da, organismoaren hormona sistema aldatzeko gai diren substantzia kimikoez arituko da aditua.

Gaurtik hasi eta ostegunera arte programazio anitza eskainiko du Kultur Labea proiektuak. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak estreinatuko du astea bere emanaldiarekin, gaur.

Ohiko moduan ez, baina ospatu ospatuko dute Iztieta-Ondartxoko bizilagunek auzoko jaietako egun nagusia.

Lanean ari direnean segurtasun neurriak errespetatzea zaila dela argudiatuta hartu du erabakia Jaurlaritzak. Momentuz ez dute kasu positiborik zenbatu.

Euskara zinegotziak errepasoa eman die alorrarekin zerikusia duten hainbat gairi: hiztunen eskubideak, errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea, Kuadrillategi...

COVID-19ak eragindako alarma egoera eta konfinamenduarengatik, badira geldirik dauden autoak. Pertsonek, etxealdiak eragindako ondorioak arintzeko bitartekoak beharrezkoak dituzte; eta etxealdi horrek ibilgailuetan izan ditzakeen ondorioak, eta batez ere, jabeen poltsikoetan gerora, saihesteko hainbat aholku eman ditu Imanol Blancok.

Koronabirusari ateak ixten ari zaizkio Oarsoaldean: positibo bakarra azken orduetan, Pasaian zehazki. Errenterian, Lezon eta Oiartzunen igoerarik ez.

Abaraxkak, Biyurrieneak eta Oiartzun Aurreak egun osoko egitaraua prestatu dute ostiralerako, haurrak erdigunean jarriz.

Ikastetxeak itxi zituztenetik, asko dira zaintza lanak egin behar dituzten herritarrak. Haurren zaintzaz gain, adinekoena ere familia askoren gain gelditu da. Kasu horietan lanaldia murrizteko eskaera egiteko aukera izango dute, baita %100ean ere, kasu horretan soldatarik gabe.

Proiektu irabazleek HABIAN! hazitegian sei hilabeteko egonaldia egiteko eskubidea izateaz gaina, ekarpen ekonomikoa ere jasoko dute.

Koronabirusa ia kontrolpean Oarsoaldean: kasu bakarra azken orduetan, Pasaian zehazki. Errenterian, Oiartzunen eta Lezon, infekzio berririk ez.

Pasaiako hainbat kirol elkartek eta gizabanakok bideo bat partekatu dute udalaren bitartez. Itxialdian egon arren, sasoian jarraitzen dutela frogatu dute.

Aste honetan, Luberrik lurraren barne egituraren eskulana erakutsiko du Youtube bitartez. Soinueneak soinu tresnen bilduma erakutsiko du webgunean.

Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azken eguna. Urtekari Batzordea lanean ari da aurtengo liburukia osatzeko.

Koronabirus positibo bakarra Oarsoaldean azken orduetan, Errenteria-Oreretan. Beste herrietan badira hainbat egun kasu berririk ez dagoela.

Etxetik ere herrigintzan jardun ahal dela erakutsi dute Trintxerpeko Korkoiburuek. Konfinatuta daude bai, baina ez dituzte galdu alaitasuna ezta indarra ere.