Pasaia Itsas Festibala, FITUR Nazioarteko Turismo Azokan

Euskal Autonomia Erkidegoak azokan duen postuan aurkeztu zuten atzo itsas ondarearen defentsa egin nahi duen jaialdia. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da festibala.

inauteriak.errenteria

Jolasen musikala egingo du Oarsoirria proiektuak

Jolasetan oinarrituta mozorrotuko dira, baina gainera, musikala antolatu du otsailaren 22an inauteri larunbatean Oarsoirriak proiektuak.

Konpostatzen duten familiek 43.252 kilo bio hondakin kudeatu dituzte

Errenteria-Oreretako 158 familiek egiten dute etxeko konposta edo auzokonposta; zehazki, 102k konpostatzen dute sortzen duten bio hondakina etxean bertan, eta 56 familia dira herrian dauden sei guneetan auzo konposta egiten dutenak.

Antxoko ostalari guztiak, "suminduta" udalak Ibaiondo frontoiko taberna zabaldu nahi duelako

Barrutiko ostalaritza gune guztietako ordezkariek Pasaiako Udalaren asmoa kritikatu dute, "diru publikotik ezin zaigu konpetentzia egin".

Oiartzunek ez du eraso sexistarik onartzen

Seinale berriak jarri dituzte: 'Oiartzunek ez du eraso sexistarik onartzen'

Herriko lau txokotan jarri dituzte indarkeria matxistaren kontrako seinaleak, Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarlanean.

Ekintzez jositako urtea dator Itsastarrak Mendi Elkartearentzat

Egitarau oparoa antolatu du mendi taldeak 70. urteurrena ospatzeko. Hilero irteera ala ekintza kultural bat egingo dutela iragarri dute. Apirilean Alex Txikon alpinista ekarriko dute.

Erasoen aurrean irtenbide politiko eta demokratikoak sustatzera deitu du Sortuk

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioa gogor salatu zuten atzo. Sortuk deituta herritar ugari bildu ziren Herriko Plazara atzo iluntzean.

Julen Lobete lezoarra, Realarekin

Atzoko Espainiako Kopako partidarako deialdian sartu zuten azken unean.

Zabalik Trintxerpeko inauterietan izena emateko epea

Hilaren 28ko aurkezpen ekitaldia Trintxerpeko frontoian egingo da, Pasaiako Portu Agintaritzak ez baitu baimenik eman Ziriza Etxea erabiltzeko.

Sortuko lau kideren atxiloketa salatzera deitu dute

Atxiloketen aurren kalera deitu dute horiek salatzera gaur bertan. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Herriko Plazan Bakea eta demokrazia. Erasorik ez lelopean.

'Aita Zonbia naiz' proiektatuko dute larunbatean Zinema Txikian

Hilaren 11n izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Aita Zonbia aiz' eta beti bezala, euskaraz.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Gipuzkoako Areto Futboleko Kopako txapeldunorde izan da Sanpedrotarra Futbol Elkartea.

urtarrilak 30 greba

Hilaren 30eko greba orokorra prestatzeko bilera egingo dute gaur

Lan, bizitza eta pentsio duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute hilaren azken ostegunerako. Munanierren geratu dira arratsaldean.

Ur hornidura eta estolderiaren zerga otsailaren 7ra arte ordain daiteke

2019ko hirugarren hiruhilekoari dagokion uraren eta estolderiaren zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago otsailaren 7ra arte. Helbideratutako ordainagiriak, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Piztu Lezoren 2019a, bideoan

Urtarriletik abendura, bideo batean laburtu ditu iaz egindakoak Piztu Lezok.

EPLEko bikotea, Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean

Andoaingo Gazteleku klubeko pilotariak izango dituzte aurrez aurre errenteriarrek.

oiartzun ke

Bi futbol taldek jokatuko dute asteburuan

Oiartzungo kirol talde gehienek atsedenaldia izango dute, baina bi salbuespen izango dira. Gainera, beste futbol talde batek jokatu du.

Kirol urtea ondo hasteko, hiru partida larunbatean Plazetan

Allerruren hiru taldek partidak jokatuko dituzte Lezoko futbol zelaian larunbat arratsaldean.

Gehiago