Elkarretaratze zaratatsura deitu dute, "Antxo jasaten ari den utzikeria" salatzeko

"Antxo jasaten ari den utzikeria" salatu nahi dute ostiral arratsaldean, Gure Zumardian.

Pasaia Itsas Festibala FITUR turismo azokara eramango dute

Euskal Autonomia Erkidegoak IFEMA aretoan duen postuan aurkeztuko dute itsas festibalaren bigarren edizioa, 18:00etan.

Umorezko antzerkia Emakumeen Etxeko programazioa abiatzeko

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen 'Bakean dagoena bakean utzi' antzezlana aukeratu du Emakumeen Etxeak aurtengo egitaraua martxan jartzeko. Hilaren 23an emango dute, 18:30ean.

oiarpe goizueta

Oiarpeko Olaitz eta Leonetek txapela ekarri dute Goizuetatik

Oiarpeko pilotariek hemeretzi partida jokatu dituzte pasa den asteburuan. Horietatik 11etan nagusitu dira Oiartzungo pilotariak.

Komertzialetik harago, bada zinema

Hilaren 28an izango da emanaldia, 19:30ean Niessen zinemetan eta sarrerak salgai daude 4 euroan; Zigor Etxebeste zinema kritikariak aurkeztuko du filma eta parte hartuko du ondorengo solasaldian.

Belaunaldi eta sektore ezberdinak bizitza duinen alde saretuta

Grebara deitu du greba batzordeak, baina baita batzarretara ere, bakoitzak bere alea jar dezan. Horren harira, datorren astelehenean (hilak 27) egingo dute azken batzarra 18:00etan Mikelazulon eta ordubete geroago agerraldia Foru Plazan osatu duten behin betiko egitarauaren berri emateko.

maialen oiartzabal font romeu

Oiartzabaldarrek paper txukuna egin dute asteburuan

Paul Oiartzabal hirugarren izan da 15 urtez azpiko Pirinioetako Kopan. Maialen Oiartzabal laugarren, Europa Cupeko lehenengo txapelketan.

Zutik, Perez anaiak, Maiz epailea, Bereziartua eta Markos. Makurtuta, Zubiarr_

Oiartzungo bi bikoteren garaipenarekin hasi da pala txapelketa

Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia martxan da. Asteburuan hamar partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan.

Akordeoi doinuak Madalena basilikan

Lasarte Oriako Zero Sette akordeoi Orkestrak emanaldia egingo du larunbatean Madalena basilikan. 20:00etan izango da kontzertua eta doan.

Oporretan ere, Alabortza garbitzeari eutsiko diote Mater Museoan

Urtarrila eta otsailean eguneroko jarduna etenda izan arren, ez dute hutsik egingo hileroko senadiaren garbiketarekin.

Martxoaren 8ra begira txotxongilo tailerra antolatuko du Bekoz-Bekok

Saioak larunbatero egingo dira, goizez, hilaren 11tik martxoaren 7ra.

Txapela eta lehen mailara jauzia, Brosa eta Abelentzat

Berri onak pala motzean, eta beste hainbeste trinkete modalitatean; Taberna eta Aranburu sailkatu dira Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehen mailako finalerdietarako.

Apustu etxeen izurriteari aurrea hartzeko

Apustu etxeekin kezkatuta, hitzaldia antolatu du Gazte Komunistak taldeak hilaren 10ean, Reina aretoan. Igor Meltxor kazetari, idazle eta ikerlaria; Gaizka Suarez, Eragin Bilboko gazte prekarizatuen asanbladako kidea; eta Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformako kideek hartuko dute parte.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Errege magoen desfilea helduko da igandean

Tulle kaletik abiatuko da 18:00etan Meltxor, Gaspar, Baltasar eta haien  segizioaren desfilea, eta Maria Lezo, Biteri, Alfontso XI, Nafarroa Etorbidea eta Zumardian barrena ibili ondoren, 19:00etan helduko da udalera.

Bertso eta basurdeek bat egingo dute Antxeta elkartean

'Bertso basurde' afaria antolatuko dute hilaren 5ean San Pedroko Antxeta Elkartean. Haritz Mujika eta Amaia Agirrek girotuko dute otordua.

zerga salbuespenak

Udal tasa eta zergen salbuespen eskaera egin daiteke

Salbuespenak egiteko epea ireki dute, otsailaren 29ra arte. Epetik kanpoko eskaerak kontuan ez dituztela hartuko ohartarazi du udalak.

Kopako final erdiak jokatuko dituzte bihar Sanpedrotarrak eta Antxo AFk

Pasaiak bi ordezkari izan ditzake Gipuzkoako Areto Futboleko Kopetan. San Pedroko neskek Astigarragan jolastuko dute final erdia eta antxotarrek etxetik gertuago, Bidebietan.

Viktoria Eugenia antzokian hasiko du denboraldia gaur musika bandak

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da  Golden Apple Quartet taldearekin batera  Golden Apple Xey ikuskizunarekin. Txiki utziko dute antzokia, hori jakina da dagoeneko, sarrera guztiak agortu baitira. Emanaldia, gainera, EITB-k grabatuko du.

unai aroztegi

Unai Aroztegi, Xanisteban Eguneko finalean nagusi

Unai Aroztegik jantzi du banakako pala txapelketaren garaikurra, finalean Jon Juanes tanto bakar batengatik menperatu ondoren.

Bertso-tailerra egingo dute gaur eta bihar San Pedroko liburutegian

Trintxerpeko bertsolari eta aurkezle Eider Perezek gidatuko ditu gaurko bi saioak, 16:30etik 19:00etara.

Gehiago