"LGTBIfobia mota asko dago, muturrekoak eta mikroak direnak"

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Trintxerpeko hustutako eraikineko 20 familiak aste honetan bueltatuko dira etxera

Hilaren hasieran etxetik irtenarazitako Jaizkibel kaleko bizilagunak aste honetan euren etxeetara bueltatu ahal izango dira, lanak aurreikusi bezala badoaz.

llum i llibertat oiartzun

Llum i Llibertateko bi kide Montserrateko ekintzari buruz arituko dira

Ostiralean beteko da urtebete Aiako Harria argitu zutenetik. Katalunian egin zutenek beren esperientziaren berri emango dute, eta etorkizunari buruz arituko dira.

Bi gizon atxilotu dituzte bart gauean Azkuene kaleko taberna batean indarrez sartzeagatik

Ustezko bi lapurrak atzeman dituzte Trintxerpeko establezimenduan sartu berri zirenean, lokaleko pertsiana bortxatu ondoren. Lorategi batean ezkutatu dira.

Migrazioari begira jarriko da Gaztaño, Jon Maiaren eskutik

Francoren garaiko migrazioa. Goiko auzoetatik plazara lelopean, 1960. hamarkada bueltan hasitako migrazio prozesuaz mintzatuko da Maia, etorkinen ghetto bihurtu ziren auzoak erdigunean jarrita.

21 aulki 2020

Sarri, Pessoa, argazkiak, argigramak eta baserriak, 21 Aulkiren osagaiak

Ostiralean hasiko da 21 Aulki, irakurketa dramatizatu batekin. Larunbatean emakumeentzako argazki saioa egingo dute, Nagore Legarretarekin.

Eduki kritikoa lantzen jarraituko du Zintzilik Irrati libreak

Denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da Zintzilik Irrati librea. Udazken honetan 36 urte beteko ditu emititzen hasi zenetik, eta leial mantendu ditu bere oinarriak.

Mikel Arrieta Soriako espetxera hurbilduko dute

Algecirasko (Andaluzia, Espainia) kartzelan aurkitzen da Arrieta, etxetik 1.100 kilometrora eta larri gaixo diren euskal presoen kolektiboko kideetako bat da.

Andoni Dominguez, tximista bezala Nafarroan

Zirkuitu handi bateko lasterketa batean parte hartzen zuen lehen aldian, larunbateko eta igandeko txandak irabazi ditu lezoarrak.

Antxo AF finalerdietan kanporatu dute Euskal Kopatik, penaltietan

Antxoko areto futbol taldeak larunbatean jokatu zuen finalerdia, Eskoriatzako kiroldegian. Bigarren zatian galtzen zihoazela berdinketa lortzeko borrokatu ondoren, penaltietan kanporatu zituzten.

Pasaiako futbol talde nagusiak, asteburu honetatik lehian

Pasaiak, Sanpedrotarrak eta Trintxerpeko nesken taldeak bihar hasiko dituzte ligak. Beste kiroletako ligak geroago hasiko dira.

Plazetan ateak itxita jokatuko dituzte partidak

Baliabide pertsonal nahikoak ez izateaz gain, espazioak berak ere ez duela aukera handirik ematen protokoloa zehatz betetzeko gaineratu du taldearen zuzendaritzak.

Enpresa eredu berriei buruzko bi jardunaldi antolatu ditu Oarsoaldeak

'Ekonomia berria' iniziatibaren barne, bi bideokonferentzia eskainiko dituzte, hilaren 22an eta 29an, Koronabirusak eragindako krisi egoerari aurre egiteko.

Allerruko talde nagusiek asteburuan hasiko dituzte ligak

Gizonen talde nagusiak Plazetan hasiko du Ohorezko Mailako liga (ateak itxita). Emakumeen taldeak Donostian jokatuko du etzi.

gau beltza

Gau Beltza tailerra egingo dute bihar arratsaldean

Herritarren iritziak jasotzeko topaketa egin ondoren, trapu zaharrekin-eta Gau Beltzerako jantziak prestatuko dituzte bihar ludotekan.

Euskaraldirako izena eman ahalko da Antxon eta Donibanen

Pasaiako bi herri horietan mahaiak jarriko dira asteburuan zehar, nahi dutenek Euskaraldian izena eman dezaten. Online inskribatzeko aukera ere bada.

laxo arroxa

Arrosa koloreko kamisetak, bularreko minbiziari aurre egiteko

Bularreko minbiziaren aurkako eguna da azaroaren 19an, eta horrekin bat egin dute Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegiek.

Francis Vadilloren hilketak kalera atera zuen herria

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Udazkena, Fanderiako Errotaren bueltan

Jarduera horiez gain, errota ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dituzte larunbat eta igandeetan 10:30etik 14:00etara.

Euskadi etorbidea moztuta egongo da larunbatean

Kale ikuskizun bat dela eta, Correosetik Lasako bidegurutzera doan bide zatia moztuta egongo da larunbat honetan, 10:00etatik 14:00ak arte.

Gehiago