
Trans Urria iniziatibaren barruan, Esnatu Naiz kabareta ikusteko aukera izango da ostegunean Niessen Kulturgunean 19:00etan hasita.

Ate irekien jardunaldiak egiten ari dira gaur eta bihar artean, instalazio berriak ezagutarazteko. Bihar hasiko da jarduera Beheko Plazako txokoan.

Adimen urritasun kategorian Leire Esnal Zumaiarra eta Eneko Sagarmendi errenteriarra nagusitu dira; elbarritasun fisiko kategorian berriz, Aingeru Senperenak eta Mikel Merinok jantzi zuten txapela.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk uste du EAJ eta PSEk osatutako gobernuak herrian mugikortasun jasangarria bermatzeko lanak oraindik egiteke dituela. Bizikleta aparkalekuak ere berrikus ditzatela eskatu dute.

50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteak omendu ditu udalak.

Parte hartzaile kopurua jaitsi egin da, udalaren ustez, COVID-19aren eraginarengatik.

Abenduaren 12an egingo dituzte topaketak, Bilgune Feministak antolatuta. Lanbroak estalitako garaian inflexio puntua izatea nahi dute.

Pasaiako Euskaraldiaren bigarren edizioko aurkezpena egin dute Antxoko Ibaiondo frontoian. Antzezlan batekin hasi eta dantzaren erritmora eman zaio amaiera ekitaldiari.

Atzo egindako agerraldian, entitateek euskararen erabileran eragiteko erabakia hartu dute. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra da Euskaraldia.

Orain dela zazpi urte sortu zuten Ehuntze espazioa. Lokala aldatuko dute, eta sormenari ostatu ematen dion proiektuak aurrerapauso bat emango du.

Errenteria-Oreretan 18 kasu gehiago atzeman zituzten atzokoan, bost Pasaian, lau Oiartzunen eta hiru Lezon. Tasetan aldaketak izan dira.

Kalitate akustikoko helburuak lortzeko planek gabezia nabarmenak dituztela eta, neurriak, inbertsioak eta kronologia berraztertzeko eskatu dio Eguzkik udalari.

Odol ematea hilaren 21ean izango da, 18:30etik aurrera. 18 urtetik gorako gazteei topaketarekin bat egiteko deia egin diete.

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Espainako Itzuliaren lehen etapak 12:20etik 14:30era bitartean eragina izango duela Antxoko kalean.

Hilaren 24an izango da, larunbatarekin, Niessen Kulturgunean, 19:30ean hasita.

Gipuzkoan, 10.000 biztanletik gorako herrietan, infekzio tasarik txikiena duen herria da Oiartzun 144,01eko erratioarekin.

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Ikastetxeetako burbuilak mantentze aldera, eskola orduetan joango dira Manuel Lekuona bibliotekara. Hilabete bakoitzean adin tarte batekoak joango dira.

Lekuona Fabrikaren lanak egiteko hilabeteotan okupatuta izan den espazioa aparkalekuetarako berreskuratu dute bizilagunek.

Iazko irailaren bukaeratik aurtengora langabezia tasa %8,34tik, %10,33 igo da Oarsoaldean. COVID-19aren krisiak izan du eraginik horretan.