
Killirikupek 30 urte bete ditu aurten. Herriko emakume talde bat ikastaroak jasotzen hasi zen 1990ean, kontzientzia pizteko. Horretan jarraitzen dute.

Urtebete da LGTBI+ Mahaia martxan dela, eta belaunaldien arteko etena gainditu eta, besteak beste, transmisioa bermatzeko tresna bihurtu da. Kolektiboak mugarriak jarri ditu teriaren historian.

Taulatu gainean nahiz Pasaiako kaleetan, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioak eguneroko kezkak ahatzaraziko dizkigu, sei egunez.

Hilaren 18an kontzertua emango du Arizmendi-eneko lorategian, Lagunarteko Garaiak eta Bizardiak antolatuta. Sarrerak aurretik salgai, Kastro tabernan.

Aitziber Eguskiza Kultura eta Hezkuntzako teknikariak eta Artekaleko Joserra Fachadok aurkeztu dute Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioa: "Oso pozik gaude, kultura beharrezkoa delako".

Herritar talde batek elkarretaratzera deitu du gaur 19:00etan Herriko Plazan, 'Txikito gose greban. Elkartasuna euskal preso politikoekin' lelopean.

Trans Despatologizazioaren aldeko Nazioarteko Eguna izango da hilaren 20an. Horren harira, Trans Urria programazioa antolatu du Errenteriako Udalak LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean hilaren 13tik 16ra.

Maite Aizpuruak 'Erresistentzia arazo fisikoa da' antzezlana taularatuko du hilaren 25ean. Ekainera arteko programazio osoa aurkeztu dute.

Jardunaldiak hilaren 16tik 25era izango dira (ostiraletik igandera denak). Pasaiako barruti guztietan eta ordutegi ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.

Ergoien, Ugaldetxo, Altzibar eta Elizalden egin dituzte auzo batzarrak. Gaur eta bihar izango dira gainontzeko saioak.

Ordainketa egin behar dutenek abenduaren 16ra arte izango dute epea. Urteko hirugarren eta azkeneko zatia izango da.

Larunbatetik atzora arteko datuak plazaratu ditu gaur Osasun Sailak; horien arabera, 31 kutsatu gehiago daude Errenteria-Oreretan, bederatzi Lezon, sei Oiartzunen, eta hogeita bat Pasaian.

Emilio Lopez Adanek euskal borroka, nazionalismo eta klase sozialei buruz idatzitako obrak landu ditu Pako Sudupek liburu batean. Aurkezpena hilaren 20an izango da, 18:00etan, San Pedroko liburutegian.

Aurtengo Dantz Point Gipuzkoa festibalak sei DJ saio eskainiko ditu, haietan lehena, bihar, 'Lucretia' belaontzi klasikotik. Emanaldi guztien jarraipena online egin ahal izango da.

Itxura hartzen hasi da Aralar kalea eta Auñamendi (bi geldialdirekin) lotuko dituen azpiegitura. 2021eko hasierarako bukatuko dute obra.

Oiarpe pilota elkarteko pilotariek dozena erdi partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietako bakarrean nagusitu dira pilotari oiartzuarrak.

Oarsoaldeko Taldeak hitzaldi sorta bat antolatu du datozen asteazkenetarako. "Bestelako informazio batzuk" dituztela jakinarazi dute.

Lander Garro zuzendari errenteriarraren Bi urte, lau hilabete eta egun bat filma Errenteria-Oreretan berriro ikusteko aukera izango da.

Deskontu berriak, aukera anitz leloarekin dinamizatuko ditu Errenteria-Oreretako zerbitzuetako saltokiak Bizi Errenteria dinamikak.

Arte munduan ari direnei tresnak ematea dute helburu, lehen eskutik, eta arteetako profesionalek gidatuta.