
Ostegun honetan (hilak 8) Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute, 19:00etan; umorea, antzerkia eta dantza egongo dira. Gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira.

Adimen elbarritasuna eta elbarritasun fisikoa kategoriak jokatuko dituzte. Igandean 12:00etan hasiko dira partidak eta frontoian bertan edota ETBren bidez jarraitu ahalko dira.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Elkarteak elkartasun hori puntuala baino, egonkorra egin nahi du, eta horrela, hilean behin, lehenengo asteartearekin janari bilketa egingo du Zaporeak elkartearekin koordinatuta Moriako kanpalekura bidaltzeko.

Orain Herria taldeak itxialdiak bi herrietan utzi duen egoera sozioekonomikoa zein den aztertu du. Lan egin ez duten gehienak hirugarren sektorekoak izan dira. Bizilagunek badakite krisiak aberatsak dirudunago egin dituela.

EH Bilduk egindako adierazpenei erantzun die udal gobernu sozialistak: "Bilduk bere eraginkortasun falta ezkutatu nahi du, inolako funtsik gabeko akusazioak eginez". Aguayoren hitzengatik barkamena eskatu du PSE-EEk.

Astebetean (Irailaren 28tik urriaren 4ra) 153 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Oarsoaldean.

Politikari eta erakundeei eskaera zehatza, beste behin ere, berma ditzatela beharrezkoak diren politika publikoak eta baliabideak adinekoek ez dezaten pobrezian bizi behar, emakume alargunek izan dezaten bizitzeko lain emango dien pentsioa, zaharren egoitzetan arreta egokia izan dezaten bitartekoak eta pertsonala bermatzea baita osasungintza publikoan ere.

Hilaren 19an hasiko da udal ludotekaren 2020/2021 ikasturtea. Ikasketa zikloka antolatuko dituzte burbuilak, gehienez hamahiru haurreko taldetan.

Zorionekoa dela badaki Juan Luis Landa ilustratzaileak. Gaztetatik dabil gehien gustuko duenean. Lezoko estudiotik Euskal Herrira eta harago zabaldu ditu lanak.

Oarsoaldeko lau herriko plazetan bildu dira herritarrak, Sare Herritarraren deiari erantzunez. Mendiko tontorrak herriko plazengatik aldatu dituzte.

Batzarraren gehiengoaren babesarekin aukeratu dute Osa San Marko Mankomunitateko presidente.

Martxoaren bukaeran egin behar zuten ongietorria, baina atzeratu egin behar izan dute. Neurri bereziekin egingo dute aurtengo ekitaldia.

Duela egun batzuk ireki dituzte Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko gaztelekuen ateak. Denboraldiak uztailaren erdialdera arte iraungo du.

Izena emateko epea irailaren 23tik dago zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era. Antxoko ludotekan ez dago, jada, leku gehiago.

Turismoari eta familian egiteko planen gaineko gehigarria egin du OARSO BIDASOKO HITZAk. Oarso Bidasoko herri guztietarako proposamenak daude.

Atzoko datuen arabera, Errenteria-Oreretan zazpi pertsona gehiagok dute koronabirusa, seik Pasaian, eta Lezo nahiz Oiartzunen ez da positiborik izan.

Eskaintza hau ikasle helduei dago zuzenduta, nagusiki. Interesdunek hilaren 23a aurretik eman beharko dute izena ikastaroetan.

'Temblores' filma da Ozzinemaren hileko bigarren proposamena. Erlijioa eta homosexualitatea aurrez aurre jartzen ditu filmak, gizarte homofobo baten gaineko hausnarketa proposatuz.

Aurtengo Gau Beltza antolatzeko herritarren iritziak jaso nahi dituzte, COVID-19a dela eta baldintza berezietan ospatuko baita.

Zortzi farola berri jarri dituzte bi eremu horietan. LED teknologiako luminaria jarri du Oiartzungo Udalak, energia aldetik eraginkorragoak izateko.