
Astelehenean (hilak 5) elkartuko dira,19:00etan. 23 daramatza jada gose eta komunikazio greban Bilbaok.

Blas de Lezo kalean bi gizonen artean jazotako borrokaldiak sei bat moto utzi ditu lurrean. Partaideetako bat bultzada baten ondorioz erakusleiho baten gainean bizkarrez erori eta kristala guztiz hautsi du.

Atzo arratsaldean paperezko bi edukiontziri su eman izana leporatuta atxilotu dute antxotarra. Sutan zeuden hainbat kartoi sartu zituen kontainerretan. Ertzaintzak hirugarren bat erretzea galarazi zuen.

Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta hezkuntza lelopean antolatu dituzte aurten Ondarearen Europako Jardunaldiak eta horien barruan, hitzaldi, mahai inguru eta bisita gidatu bana egingo dituzte Errenteria-Oreretan.

Atzo 21:00ak aldera hustu zituzten etxebizitzak. Teknikariek segurtasuna berma daitekeela ziurtatu arte udaltzaingoaren patruila bat egongo da 24 orduz bi atarien sarbidea kontrolatzen.

Oiartzunen hirugarren aldiz antolatu dute hika ikastaroa. Hikaz aritu nahi duen edonorentzako dago irekita. Herriko hizkera indartu nahi dute hirugarren saioan.

Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioak herria sormenez blaituko du asteburu honetan. Oholtza eta doinuak behar berrietara egokitzea, baina, ez da lan makala izan bi antxotarrentzat.

Teknologiak Errenterian izan duen rola aztertzeko jardunaldia antolatu dute. Iraganaz hausnartuta, herri bizigarriak eraikitzeko gakoak emango dituzte.

COVID-19aren osasun larrialdiak ez die utziko nahi bezala ospatzen urteurren hori, baina ospatu-ospatuko dute eta horretarako egitarau zabala prestatu dut

Ikasturte berria datorren astean hasiko dute. Izena eman nahi dutenek 646 610 034 telefono zenbakira deitu behar dute

Antxo AF areto futbol taldeak Euskal Kopako lauko finalean parte hartuko du asteburuan. Eskoriatzan dira lehiak, eta zaleak, mugekin, joan daitezke.

Pasaiako datua nabarmen hazi da azken orduetan. Errenteria-Oreretan zortzi kutsatu gehiago atzeman dituzte, eta bana Lezo eta Oiartzunen.

Dislexiaren Europako Eguna da gaur.

Narrazio eta argazki lehiaketa horretan 1.000 pertsonatik gora hartu dute parte.

Parkearen espazioaren egungo egoera aldatu eta hobetu nahi dute, zonaldearen balio eta ahalmenak baliatuz.

Emanaldiak ez duela ikuslea epel utziko esan dute antolatzaileek. Bertaratu nahi dutenek gonbidapena jaso behar dute aldez aurretik, kontzertua doakoa bada ere. Horiek banatzen bihar hasiko dira Niessengo leihatilan.

Oarsoaldeko herririk handienean nabarmen hazi da infektatuen kopurua azken orduetan. Pasaian, Lezon eta Oiartzunen bina positibo atzo.

6-7 saio egingo dira barruti bakoitzean, astean zehar eta ordubeteko iraupenarekin. 'HelduFit' programaren helburua erabiltzaileek ariketak ikasi eta praktikatu ez ezik, horiek modu autonomo batean burutu ahal izatea da.

COVID-19ak Errenterian duen eragina egunez egun jasoko duen taula sortu du udalak. Astelehenetik ostiralera eguneratuko du taula hori.

Udalak iragarri duenez, astebetean Agerre-alde etxadiko barruko kaletik ezingo da pasatu konpontze eta mantenu lanak direla eta.