Indarrez dator kultur programazioa

Kultura erruz, kalitatezko eta askotariko emanaldiak ... publikoa baino ez da falta.

81 etxebizitza eraikiko dituzte Esnabiden, bi heren, babes ofizialekoak

Udalaren esanetan, antolamendu hori gauzatzea aukera bat da udal etxebizitza politika arloan, babes ofizialako etxeen artetik 27 udalaren titulartasunekoak izango direlako. Gainera 2006az geroztik onartutako eta indarrean dagoen plangintzaren barruan, eragileekin adostutako hobekuntzak txertatu dituztela jakinarazi du udalak.

mendiburu 14 obrak

Mendiburu 14ko obrak hilabete gelditu dira, lurra egonkortzeko

Done Eztebe parrokian pitzadura bat agertu dela eta, lanak geldiarazi dituzte. Elizako organoa desmuntatu eta gorde dute.

plenoa iraila

Udal tasa eta zergak ez dira igoko, salbuespen batekin

Oiartzungo Udalbatzak 2021eko zerga eta petxen ordenantza onartu zuen. EAJ abstenitu egin da bozketan, hondakinen tasagatik.

'Bi urte, lau hilabete eta egun bat', etxean

Astearteko saioan Lander Garro zuzendaria ariko da aurkezpen saioa zein ondorengo solasaldia egiten. Ozzinemak antolatu duen emanaldia filmaren estreinaldia izango da zuzendariaren jaioterrian.

Pobrezia ez dute berdin ulertzen Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek

Urriaren 17an izango den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta bi mozio aurkeztu dira Pasaiako Udalean. Alderdiak ez dira gai izan akordio batera heltzeko.

abittu 2020

Abittu zerbitzua urriarekin batera jarriko da martxan

Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua bihartik aurrera jaso daiteke, Elorsoro kiroldegian. Bizitza osasuntsua egiteko aholkuak ematen dituzte.

Iparragirre eta Lete solasean jarriko ditu EMKE Bandak

Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.

Itsasontzi baten arrantza-sarean topatutako giza gorpuzkiak Pasaiako Portura ekarri dituzte

Deskonposizio egoera aurreratuan zegoen gorpua Gipuzkoako itsasertzetik 9,5 miliatara arrantzan ari zen ontzi baten sarean atzeman zuten, hilaren 24ean. Gorpuzkiek aurreko desagerpenen batekin lotura ote duten ikertzen hasi dira.

Euskarazko aisialdia bermatzen jarraituko du udalak

Diruz lagunduko du Lezoko Udalak aisialdiko zuzendari eta begirale titulua.

koronabirusa oiartzun bideoa

Atzoko datua: Lezon eta Pasaian COVID-19 positiborik ez, Oiartzunen bakarra

Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, atzo Errenteria-Oreretan zazpi kutsatu gehiago atzeman ziren. Beherantz doa koronabirusaren eragina.

Elikagai bilketa egin du Orain Herria taldeak, Lezon eta Pasai Antxon

Lezoko Dia eta Pasai Antxoko TodoTodo supermerkatuetan egin da elikagai biltzea. Herritarren interesa eta inplikazioa eskertu nahi izan dute taldeko kideek.

9 kilo hondakin bildu ditu 'Mater' ontziko taldeak Alabortzan, goiz bakarrean

Alabortza senadiaren garbiketa bi garbiketa puntutan egin dute, batean 4kg eta bestean 5,1kg zabor bilduz. Jasotako hondakin ugarienetakoak 2,5 eta 50 zentimetro bitarteko plastiko zatiak izan dira.

lezo.euskaraldia

Lezoko herri batzordean bilera eta entitateen argazkia, ostegunean

Bilera 16:45ean da Oroitzene AEKn. Ordubete geroago entitateen argazkia egingo dute. Izena eman duten eragileei agertzeko eskatu diete.

'Mugiment' programaren bidez kirola sustatuko dute Pasaian

Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatua Pasaian elkartu da Izaskun Gomez alkatearekin, herriko kirol ohiturak indartzeko iniziatiba martxan jartzeko asmoz.

Ez da ikastarorik izango Kexaldi Kultur Elkartean, oraingoz

Pasai Antxoko Kexaldi Kultur Elkarteko arduradunek adierazi dute pandemia dela eta, ez dela oraingoz ikastarorik eskainiko lokalean.

hizteria kolektiboa

Hitzak sortuz "hizteria kolektiboa" hedatuko dute Oiartzunen

Hitzen Lihoa iniziatibak irudimena erabiltzera animatu ditu oiartzuarrak, Hizteria Kolektiboa proposamenarekin. Hitzak asmatzera animatu dituzte.

saskilagunak 2020

Saskilagunek arerioa jipoituz hasi dute denboraldia

Taldekako kirol federatua bueltatu da asteburuan. Oiartzungo taldeen artean, saskibaloi taldekoak itzuli dira kantxara.

[Galeria] Pasaiako Dantza Festibalak ez du inor ezaxola utzi

Oztopo guztien gainetik lortu dute Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa ospatzea. Aurten, nahiz eta jende gutxiago bildu, espero zen arrakasta lortu du dantzak; sarrerak berehala amaitu ziren.

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-10-05)

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-10-05)

Zortzi norgehiagoka jokatu dituzte Oiartzungo pilotariek. Horietako seitan nagusitu dira. Balantze positiboa duen lehen astea da.

Gehiago