Pasaiako udal tasak ez dira igoko 2021ean

Udalbatzak aho batez onartu du datorren urteko udal tasak ez igotzea, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoa aritzeko. Topoko geltokia herriarekin lotzen duen pasealekuaren kontserbazio hitzarmena ere berretsi du udalak.

duintasuna

Ongizate sistema publikoa aldarrikatu dute adinekoen egunaren bezperatan

Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna, berezia izango da aurten. COVID-19ak baldintzatuta iritsi da, eta pentsiodun eta jubilatuen aldarrikapenak zentzu are handiagoa hartu dutela, premia larriagoa dela ari da agerian uzten.

Jesusen Bihotza erresidentziako egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19arekin

Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.

thomas ospital

Euskal organo jolerik onenarekin omenduko dute Azkue

Aurten ez da kontzerturik egingo Oiartzunen, Cavaille-Coll organoaren mantenu lanak egiten ari direlako. Irunen izango da kontzertua.

internet landa eremua oiartzun

Landa eremuan Internet konexio zailtasunak dituzten ikasleentzako

Internet konexiorik ez edo kaxkarra duten ikasleek Manuel Lekuona bibliotekako ordenagailuak erabili ahal izango dituzte ikasturte honetan.

'Seabin' itsas-zaborrontziak uste zena baino zakar gehiago jaso du

Pasaiako hondakinak biltzeko gailuak aurreikusitakoa baino zabor gehiago bildu du: 21 kilo hondakin, 10 egunean. Boluntarioak behar dituzte.

COVID-19aren eragina batzorde zabal bidez kudeatzeko EH Bilduren proposamena baztertu egin dute EAJk eta PSE-EEk

Mozio bidez aurkeztu zuen koalizioak proposamena joan den osteguneko udalbatzarrean. Gobernu taldeari erabakia berriz ere pentsatzeko eskatu diote.

mantenu lanak oiartzun

Udalak hainbat mantenu lan egin ditu herriko auzoetan

Herriko bost auzotan lanak egin dituzte, hainbat azpiegituren egoera hobetzeko. Etorkizunean antzeko lan gehiago egingo dituzte.

Estilo mestizajearekin amaitu da inoizko Atlantikaldirik bereziena

Ez da erronka erraza izan Atlantikaldiaren aurtengo ekitaldia. Osasun larrialdiak ezarritako agertoki arrotzari, eguraldia ere batu zaio, baina pandemiak pandemia, eta eguraldiagatik sortutako alertak gaindituta, arrakastatsua izan da inoizko Atlantikaldirik bereziena.

ane santesteban imola

Ane Santesteban txukun ibili da munduko txapelketan

Gaur jokatu dute emakumeen errepideko munduko txapelketa. Errenteriarrak onenekin eutsi dio azken igoerara arte, baina ez du saririk lortu.

arditurri

Udazkena izanagatik, Arditurrik ez du bere eskaintza etengo

Meategiak bisitatzeko urriko eta azaroko ordutegien berri eman dute. Datorren astelehenean tren berdea joateko aukera egongo da.

kirolez blai

Astelehenean hasiko da 'Kirolez Blai' saioaren 12. denboraldia

Oiartzun Irratiaren 'Arguyuan' magazinaren barruan emitituko dute herriko kirol egoerari errepasoa ematen dion saioa, Joxemi Lopezek gidatuta.

Euskadiko B-Banakako Mahai Tenis Txapelketa mistoa jokatuko dute

Beraun-Errenteria Marpex Kluba 2012an sortu zen, eta egun 40 bazkide ditu 8 eta 75 urte bitartekoak. Entrenamenduak, Cristobal Gamon ikastetxeko gimnasioan egiten dituzte.

Herriko Plazak hartuko du presoen aldeko aldarria

Argazki bidez eskatuko dute euskal errepresaliatuen etxeratzea, konponbidean, bakean eta elkarbizitzan urratsa aurrera egiteko ezinbestekoa baita preso eta iheslarien korapiloa askatzea dinamikak behin baino gehiagotan adierazi duenez.

sare oiartzun

Sarek larunbatean argazki jendetsua ateratzera deitu du

Hiru mendi tontor igotzeko deia egina zuen presoen eskubideen aldeko eragileak, baina eguraldi txarrak atzera bota du.

Kulturaz gozatzeko deskontuak eskainiko zaizkie Pasaiako ikasleei

COVID-19aren ondorengo kultur programazioari bultzada bat emateko eta ekoizpenak gazteei hurbiltzeko laguntza lerro berria jarri du martxan aldundiak. Pasaiako zentroetara 233 kultur-bonu bidaliko dira.

Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo udalbatzak, aho batez

Oiartzungo udalbatzako alderdi guztiek baiezkoa eman diote Euskaraldiarekin bat egiteko proposamenari. Kanpo eta barne ariguneak sortzeko konpromisoa ere hartu du udalak.

Bueltan dira asteazken eta ostiraletako ipuin kontaketa saioak

Ipuin Kapsula iniziatibaren barne astean bitan ipuin kontaketa saio bat igoko da liburutegiko YouTube kanalera zein udal webgunera, 18:00etatik aurrera. Lehena hilaren 7an izango da.

abaraxka

Abaraxkako komunitatea larunbatean elkartzen hasiko da berriro

Abaraxka Ibiltariaren lehen saioa egingo dute etzi, ludoteka inguruan. Ludotekako astegunetako zerbitzua urrian zehar izango da.

Gehiago