atlantikaldia pedro pastor

[Galeria] Pedro Pastor eta Izarok salbatu dituzte naufragoak

Atzoko saioak bertan behera utzi zituzten, baita gaur arratsaldekoak ere. Bitartean, Pedro Pastorrek kontzertu beroa eman du Fanderian.

Pasaiako Udala kezkatuta dago ekintza bandalikoen "kopuru izugarria" dela eta

Kalteen konponketek 44.000 euroko gastua eragin dute, azken urtean, kutxa publikoetan. Alkateak pasaitarrei eskatu die horrelako ekintzak Udaltzaingoan salatzeko.

Sormenak Pasaia blaituko du urriaren 1etik 4ra

Dantza Festibalaren bigarren edizioak ikuskizun berritzailez josiko du Antxo, eta sentimenduz nahiz dantzaz Donibane. Denera sei emanaldi eskainiko dituzte, datorren aste bukaeran.

oier guillan
Oier Guillan. Idazlea.

"Kultura gutxietsia da, bideratzen duelako ariketa politikoa egitera"

Alor askotan sortzen ari da Guillan. Bere lanik berrienetakoa ‘VHS’ eleberria da, Susa argitaletxearekin kaleratutakoa. Elkarrizketan ez da bere liburuari buruz hitz egitera mugatu.

Gurutze Gorriaren Osasunaren Sustapena saria jaso du Fernando Lopetegi Urangak

Bizilagunen komunitatean egiten duen ekarpenarengatik, elkartasuna eta giro zoriontsua sortzeagatik atariko bizilagunen artean, aitortza jaso du Fernando Lopetegi Urangak.

Bi bide eta jomuga bakarra

Pasa den urte amaieran izandako luiziengatik Ondartxo pasealekua moztarazi zuten. Bidearen itxierak ez zuen inor ezaxola utzi: batzuentzat borroka izan da, besteentzat amesgaizto.

altzibar auzo batzarra

Auzotarren ekarpenak jasoko dituzte, aurten ere, Oiartzunen

Urriaren 5era 8ra bitartean, udalak bilerak egingo ditu auzotarrekin. Aurten baldintza berezietan egingo da.

AINARA MEDINA ETA IRATI AIZPURUA ERRENKOALDEKO ZUZENDARITZAKO KIDEAK

«Garrantzitsua da bertan erostea, herria bizirik mantentzeko»

Errenteriako historian ere ekarpena egin du eta egiten jarraitzen du komertzioak. Saltoki txikirik gabe, kolore bakarra eta bizitzarik gabekoa litzateke herria. Beren garrantzia aldarrikatu dute.

Errenteria-Orereta, berdintasunaren hiria

Madelon lehiaketako sarituen idazki guztiak argitaratu dituzte bilduma bakar batean. Lehiaketaren helburua da Xanti Vicente Altxu ‘Madelon’ herritarrak LGTBI+ kolektiboaren alde egindako lana aitortzea.

Adingabeko bat atxilotu dute Trintxerpen, kuter batekin lapurtzen saiatzeagatik

Atzoko gauean adin txikiko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak Euskadi etorbideko establezimendu batean lapurtzen saiatu ondoren. Azken egunotan bi trafiko delitu, eraso bat eta ebasketa ahalegina ere atzeman dira herrian.

COVID-19 kasuen igoera nabarmena Pasaian

Pasaian 11 pertsonatan hazi da infektatuen kopurua, horietatik bederatzi Antxoko osasun eremukoak dira. Errenteria-Oreretan, bederatzi kutsatu gehiago.

euskaraldia

Euskaraldian parte hartzera animatu dituzte lezoarrak

Lezoko Udalak eta Lezoko Euskaraldiaren Batzordeak egin dute deialdia. PSE-EEk ere bat egin du Euskaraldiarekin, dei egin die lezoarrei izena eman dezaten.

Harmonia Ederrean programaren lehen emanaldia Iga abesbatzaren eskutik heldu da

Iga Irungoa da, gazte abesbatza da eta XVI. mendetik gaur egunera arteko musika biltzen duen egitarau oparoa eskaintzen du bere emanaldietan.

Espetxera begira jarri dira

Sare Herritarraren hurrengo hitzordua, larunbatean da. Izan Bidea dinamikaren barruan Aldura eta Urdaburu mendi tontorretara igoko dira euskal presoak etxeratzea eskatzeko.

Musika Bulego Saria jaso du Eresbilek

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, Musika Bulego sariak banatu zituen atzo Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egindako ekitaldian. 

Jesusen Bihotzako bost egoiliarrek jaso dute alta epidemiologikoa azken orduetan

Egun, COVID-19an positibo diren bost egoiliar daude Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.

dzart soinua

Tortura aztertuko duen filma finantzatzeko crowfundinga abiatuko du Iriartek

'Krask soinua' filma prestatzen ari da Mirokutana ekoiztetxea. Urriaren 8an proiektua finantzatzeko crowfundinga abiatuko du.

[Datu eguneratuekin] Astebetean, COVID-19agatik 87 kutsatu Oarsoaldean

Infektatu gehienak Errenteria-Oreretakoak dira. 100.000 biztanleko tasan, ordea, Lezok du batez bestekorik handiena, alde nabarmenarekin beste herriekiko.

Gehiago