Lezoko Udala: "Egoera kontrolpean dago"

Udalak azken egunetan koronabirusak herrian izan duen eraginaren gaineko informazioa eman du. EH Bilduk ere gaiaren gaineko lanketa egin du.

erakusleiho artean

Komertzioak herriko sortzaileen erakusleiho izango dira

Bihar hasiko da 'Erakusleiho ARTEan' erakusketa. Herriko hamabost sortzailek herriko hamalau establezimendutan erakutsiko dituzte beren lanak.

200 establezimenduk egin dute bat Bizi Errenteriaren bonu kanpainarekin

Abian da Errenteriako Udalak Bizi Errenteria programaren barruan antolatu duen erosketa bonuen kanpaina.

'Izan Bidea' bizikleta martxa hilaren 25ean helduko da Oarsoaldera

Sare Herritarrak antolatu duen Izan Bidea bizikleta martxaren hirugarren ekitaldia egingo dute hilaren 23tik 25era.

Josu iosune

Oiartzunen "berezitasunak" bisitatzera gonbidatu du udalak

Oiartzunek bat egin du UEMAren Bertatik Bertara egitasmoarekin. Barne turismoa, bertako produktuak eta hizkuntza ezagutarazteko programa da.

Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea hartuko du Torrekuak

Hitzarmena sinatu dute gaur goizean Errenteriako Udalak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak, Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea sortzeko.

Ozentzio ermita

Presoen eskubideen aldeko martxaren ibilbideak ezagutarazi dituzte

Ibilbide luzea eta motza izango dituela mendi martxak jakinarazi du Sarek. Gaur da kamisetak eskatzeko azkeneko eguna, igandean janzteko.

Bihartik, musukoa derrigorrezkoa

Taberna eta jatetxeetan jakiak edo edariak irensteko bakarrik kendu ahalko da. Hondartza eta igerilekuetan etzatean ken daiteke.

Donibanen "emergentziazko neurriak" martxan jartzeko proposamena luzatu du EH Bilduk

Gaur goizean egin den ezohiko udalbatzarrean EH Bilduk San Juanen, asteburuetan, ematen ari diren "okupazio aldaketei" aurre egiteko beharra azpimarratu du. Horretarako hainbat "premiazko neurri" proposatu ditu taldeak.

Lezon eta Pasaian COVID-19agatik infektatu berri bana

Lezon eta Pasaian COVID-19agatik infektatu berri bana azken orduetan, Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez. Lezon bi dira aste honetan gaixotu direnak.

Ardura, elkartasuna eta konpromisoa eskatu ditu PSE-EEk madalen 'ez jaien' atarian

Jaien data hurbiltzen ari den neurrian, ordea, kezkatuta azaldu da PSE-EE, eta ardura, konpromisoa eta elkartasunerako deia egin du COVID-19aren hedapena saihesteko.

Koronabirusa Covid 19

COVID-19agatik hiru infektatu berri Antxon

COVID-19agatik hiru infektatu berri Antxon. Osasun Sailak emandako datuen arabera, Oarso Bidasoko beste herrietan ez da infektaturik izan azken orduetan.

Endarako zentral eolikoaren proiektua hizpide Gaztañon

Lesakan Nordex enpresak Auzoberri inguruan jarri nahi duen parke eolikoaren aurka azaldu dira herritarrak eta udala bera, eta Endara Bizirik plataforma sortu dute.

'Pasaian erosi' kontsumo-bonuak martxan, gaurtik aurrera

Pasaiako Udalak iragarri du gaurtik aurrera (uztailak 15) eta urriaren 31ra arte "erosi eta trukatu" ahal izango direla bonuak. 20 euroko kostua izango dute, eta 30 euroko erosketak egin ahal izango dira bakoitzarekin.

Lezoko Kale Nagusia, ostiraletik astelehenera moztuta

Trafikorako itxiko dute. Oinezkoentzako pasabidea egingo dutela iragarri du Lezoko Udalak, irisgarritasun neurriak aintzat hartuz.

Ezohiko udalbatzarrean jorratutako gaiak aurrera, aho batez

Gaur goizean Pasaiako Udaletxean egin den udalbatzarrean, aldez aurretik proposatutako hainbat neurri onartu dira. Galde-eskeetarako tartean, Donibaneko segurtasun egoera eta Pasai Antxoko tren geltokiaren lanak zein "ez-jaiak" ere jorratu dira.

Ostiralean bukatuko da Lezoko Udalaren COVID-19 laguntzak eskatzeko epea

Ostiralean bukatuko da Lezoko Udalaren COVID-19 laguntzak eskatzeko epea. Horiek baliatzeko baldintza zehatzak Lezoko Udalaren webgunean daude.

Antxo Areto Futbolak B taldea izango du datorren denboraldian

Antxo AF Elkarteak bigarren taldea izango du datorren urtean, Gipuzkoako 3. mailan. Oraindik "fitxa libreak" dituztela adierazi dute, eta kide berriak batzeko deia luzatu dute.

Manifestazio "zaratatsua", ostiralean, puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten

Atzo, asteartea, herri batzarra egin zen Herriko Plazan puntetarako eta farorako bidea zabal dezaten eskatzeko. Ostiral honetan aldarrikapenari jarraipena eman nahi diote sanpedrotarrek, 20:00etan frontoitik abiatuko den manifestazio batekin.

Etxeko langileek aparteko sorospen gehigarria eska dezakete

COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina aritzeko udalak onartu duen talka planaren barrukoa da diru laguntza.

Gehiago