Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformaren proposamenak itxoin beharko du

Gaur goizean Arizabalo Jauregian egin den ezohiko udalbatzarrean, Izaskun Gomez alkateak gai honen inguruan hartu diren azken erabakien berri eman du. Antxoko bulebarraren proposamenak "luze" itxaron beharko du.

Haur gaixoak dituzten 24 familia artatu ditu Juneren Hegoak elkarteak

Elkartearen diru sarrerak %25 murriztu ziren iaz, eta joera hori mantenduko dela aurreikusi dute aurten COVID-19arengatik. Familiekin lanean jarraitu ahal izateko laguntza eskatu die elkarteak gipuzkoarrei.

Konfinamenduan hildakoen omenez

Hildakoak oroitzearekin batera eta merezitako agurra eta omenaldia eskaintzearekin batera, haien senide eta gertukoei babesa erakustea, debekatutako besarkada eta muxuen garaian, elkartasun kolektiboa helaraztea izan zuen helburu ekitaldiak.

hilerria oiartzun

Hilerrian dauden jokaera desegokiak salatu dituzte

Herritar talde batek Oiartzun Irratian salatu duenez, loreak lapurtzen dituzte hilerrian. Horrez gain, errespetu gabeko jokabideak daudela esan dute.

Hiruna mila euro Ekuador, Kios eta Palestinara

9.000 bideratu ditu denera, hiruna mila euro, eta helburua, COVID-19aren pandemiak eragindako kalteak arintzea da.

COVID-19a gorabehera, inoiz baino biziago dago EMKE

COVID-19aren osasun larrialdiak EMKE Musika Bandaren bigarren hiruhileko emanaldi egitaraua bertan behera uztea eragin du. Etxealdia, baina, oparoa izan duten zalantzarik ez da, diskoa, dokumentala, erakusketa eta hiru piezen edizioa izan da lan gogorraren emaitza.

Lezoko taberna bat itxiarazi dute, jabeak COVID-19agatik positibo eman duelako

Lezoko taberna bat itxiarazi dute jabeak COVID-19agatik positibo eman duelako. Segurtasun protokoloa ezarri dute. Alkateak egoera kontrolpean dagoela esan du.

pala txapelketa oiartzun uztaila

Oiartzungo bi bikotek jarraitzen dute pala txapelketan

Hamahiru partida jokatu dituzte Madalensoron, kanporaketa moduan. Herriko bi bikotek lortu dute fasea pasatzea. Datorren asteburuan, final laurdenak.

eskuzko pasaka 2020

Eskuzko pasakako txapelketan izena emateko aukera dago

Bederatzigarren ekitaldia egingo dute, herrikoien mailan. Neurriak hartuko dituzte, tartean Arraguako pilotalekuan jokatzekoa.

oiartzun airetik

EH Bildu nagusitu da Oiartzungo auzo guztietan

Parte hartzeak behera egin du hautets barruti guztietan. EH Bildu Elizalden, Altzibar/Karrikan eta Ugaldetxon egin du gora, eta EAJk Iturriotz eta Gurutzen.

'Oarso' aldizkariaren aurkezpen irekia ostiralean

Parte hartzeko, gonbidapena eskuratu beharko da hilaren 16ra arte.

Donostiatik Pasaiara bidaiatu ahal izango da "Lucretia" belaontzi klasikoan

Zerbitzua uztail eta abuztuko ostegun guztietan eskainiko da. Irteerak goizeko 10:00etan izango dira, Donostiako moilatik abiatuz. Ibilaldiaren amaieran Albaola Itsas Faktoria bisitatu ahal izango da.

Asteazkenean, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion

Asteazkenean, Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion. Emakumeen nahiz gizonen hiruna txanda egingo dituzte. Bertan izango dira Oarso Bidasoko traineruak.

Lezoko Gazte Egunak irudia behar du

Lezoko Gazte Egunak irudia behar du. Lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak logoa zein izango den erabakitzeko. Hilaren 31ra arte eman daitezke lanak.

Eskola Kirolaren erronka, joan-etorriak modu iraunkorrean egitea

Eskola Kirolaren erronka, joan-etorriak modu iraunkorrean egitea da. Horretarako lanean jarraituko dutela esan dute egitasmoaren arduradunek.

Herri batzarra deitu dute San Pedron, puntetarako eta farorako bidea irekitzeko

"Utzikeriaren" aurkako herri batzarrarekin bat egitera deitu dituzte sanpedrotarrak, puntetarako eta farorako bidea ireki dezaten eskatzeko. Asteartean izango da topaketa, 20:00etan, Herriko Plazan.

koronabirusa oiartzun bideoa

COVID-19agatik positibo berri bat Lezon

COVID-19agatik positibo berri bat Lezon. Orotara, osasun krisia hasi zenetik, 24 izan dira koronabirusagatik kutsatuak herrian.

Pasaiako Udalak herrian egindako mantentze-lanen berri eman du

Pasaiako Udalak, Obra eta Zerbitzu Sailaren bitartez, azken hilabeteetan aurrera eramandako mantentze-jardueren berri eman du prentsa ohar batean.

Ibilgailu hibridoa udaltzainek erabiliko dute herri barruko joan etorrietan.

Bi gizon atxilotu dituzte harategi batean lapurtzen saiatzea leporatuta

Lapurreta egiten saiatzeko erabilitako moduagatik zonalde berean aurreko egunetan beste bi komertzioetan egindako lapurretekin zerikusia ote duten ikertzen ari dira orain.

pala 2020

Oiartzungo bikote bat aurrera, itzuli berri den pala txapelketan

Hamahiru partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan, osasun neurriekin. Bihar eta etzi beste hamahiru partida jokatuko dituzte.

Gehiago