
Moreek bigarren ziabogatik hartu zuten garaipena KAE 1 ligan. Hondarribiak bigarren postua lortu zuen KAE 2n, Lapurdiren atzetik; eta ETE kategorian lau ehunekok eman zioten garaipena Tolosaldeari, Zumaiarekin lehian.

1978ko uztailaren 13an, orain 42 urte, Espainiako Polizia Teo gozotegia zenean kristalak apurtu eta pastelak lapurtzen azaltzen zuen argazkia bolo-bolo zabaldu zen garaiko komunikabideetan. Herria txikitu eta arpilatzera heldu ziren.

Antxon, San Pedron eta Donibanen EH Bildu garaile; Trintxerpen, EAJ. Abstentzioa, ordea, Gipuzkoako altuenetakoa izan da herrian: %51,05.

Erraz gailendu da koalizio subiranista gaurko bozetan. EH Bildu da gora egin duen, nabarmen gainera, indar politiko bakarra, udalerrian lortua duen nagusitasuna sendotuz.

EAJ da bigarren indarra, lehen postua galduz, eta PSE-EE hirugarrena, Elkarrekin Podemosen orain dela lau urteko tokia hartuz.

2016arekin alderatuz, eta abstentzioa handiagoa izan arren, EH Bilduk eta EAJk gora egin dute botoetan. Elkarrekin-Podemos asko jaitsi da.

Koalizio abertzaleak gora egin du pixka bat, EAJ jaitsi egin da, eta Elkarrekin Podemos-IUk duela lau urteko botoen ia bi heren galdu ditu.

Pasaian desagertutako 16 urteko gaztea aurkitu dute. Autoritateek adierazi dute onik dagoela, ageriko kalterik gabe.

Kulturabirusa dinamikaren barruan, hiru emanaldi batean ikusteko aukera izan dituzte oiartzuarrek: 'Hiru biñaka'. Hasierako plana pixka bat aldatu da.

Atzo arratsaldean aurkeztu zituen taldeak Hibaikak, bere egoitza parean, Iztieta-Ondartxon, ontziraleku ia estreinatu berrian.

Donibaneko saneamendurako 2007an hasitako prozesuan "erakundeen ez betetze etengabea" nagusi izan dela adierazi du Eguzki taldeak. EAJ eta PSEk gaiaren aurrean izandako gardentasun eza salatu dute.

Bidaiaren ondoren Albaola Itsas Faktoria bisitatuko da.

Sare sozialetan zabaldu du mezu-eskaera hori, ospatuko ez diren madalenen hurbiltasuna dela eta.

Traineruen sasoia, HITZAn. Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko hedabideak arraun sasoiari buruzko gehigarri berezia egin du.

Italiako Gobernuak bueltatzeko baimena eman die "aurretik hainbat aldaketa egiteko baldintzarekin". SMH erakundeak salatu du honen atzean Erromaren interes bat ezkutatzen dela: "erreskate ontzi guztiak Mediterraneo zentraletik desagerraraztea".

Pasaiako Udalak, "prozedura legalei jarraiki", Ondartxo pasealekuko jabeei beharrezko lanak gauzatzeko eskaera luzatuko die hurrengo egunetan. Haiek egin ezean, udalak ekingo die lanei (jabeen kontura betiere).

Datorren igandean (hilak 12) izango diren EAEko Hauteskundeetan, 4.829 lezoarrek botoa emateko aukera izango dute. Hori egiteko, aldaketa bat egongo da aurten: Hauteslekua kiroldegira lekualdatu dute.

Madalenetako banderak, Xanti Maialen eta buruhandiak ditu protagonista.

Hauteslekuetan aldaketa bakarra egon da San Juanen; bestela, ohiko puntuetan eman ahal izango da botoa. Orain dela lau urte EAJ izan zen Pasaiako indar nagusia.

Larritasun egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak bermatzen ez zituelako, Donibane Kaleko 58 zenbakiko hauteslekua Arizabalo Jauregira lekualdatu dute.